Etiketak: Gernika

Barraskiloen Eguna Gernikan

Larunbat honetan, abenduak 5, Barraskiloen Eguna ospatuko da Gernikan. Urtero egiten den bezala, abenduko lehen larunbatean barraskiloen inguurko azoka egiten da Gernikako hiribilduan zehar eta honetara hurbiltzen direnek animali honetaz egindako plater desberdinak probatzeko aukera izango dute.

Estandetan bestelako produktuak ere salduko dituzte: fruta, barazkiak, euskal pastela, ogia, jogurtak, eztia eta patea, gutxi batzuk bakarrik aipatzearren. Gainera, giroa alaitzeko, Euskal Dantza erakustaldiak eta umeentzako jarduera bereziak egongo dira. Azkenik, aipatzekoa da abenduaren 20an Barraskiloen Euskadiko Txapelketaren 33. edizioa hartuko duela Gernikak.

Erlazionatutako sarrerak

Bertsolari Txapelketa Nagusia

Datorren larunbatean, azaroak 21, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoen bosgarren saioa egingo da Tolosako udalerrian. Saio hau Jai Alai Pilotalekuan egingo da arratsaldeko 17.30etatik aurrera.

Txapelketaren blogan esaten den bezala, sarrerak salgai daude dagoeneko, eta Gernika eta Iruñako saioetarako sarrera dexenta daude oraindik. Jai-alai pilotalekuan adibidez 1700 ikusle inguru sartzen dira.

Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak, www.bertsosarrerak.eu webgune ofizialean erosi daitezke. Hona hemen sarreren prezioak:

Guztia irakurri »

Erlazionatutako sarrerak

Gernikako Babarrunaren Eguna

Larunbat honetan, azaroak 7, Gernikako Babarrunaren Eguna ospatuko da Genikako bizkaitar udalerrian. Egun honetan, Gernikako Babarruna izango da protagonista nagusia eta goiz osoan zehar 30 stand inguru jarriko dira, bertako produkturik onenak erosteko parada izan dezagun: fruta, barazkiak, gazta eta ogia, besteak beste.

Horrez gainera, dastatze saioan udalerriari ospe handia eman dioten babarrunak probatzeko aukera aparta izango dute bertaratzen direnek eta giroa animatzeko, herri-kirol erakustaldia eta umeentzako jarduerak izango dira. Ezin galdu dezakegun azoka hau Gernikako Merkatu plazan egingo da.

Erlazionatutako sarrerak

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia

Atzo bertan egin zen 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren prentsaurrekoa Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan Bertsozale Elkarteko kideekin. Txapelketa urriaren 3an hasiko da abenduaren 13an amaitzeko, eta guztira 44 bertsolari, 10 epaile eta 10 gai-jartzaile izango dira eszenatoki gainean.

Txapelketaren webgunean, honen egitaraua edo saioen datak argitaratu dituzte:

Final-laurdenak

  • Zestoa - Urriak 3 - Gurutzeaga pilotalekua, 17:30
  • Leitza - Urriak 10 - Udal kiroldegia, 17:30
  • Bilbo - Urriak 11 - Arriaga antzokia, 17:30
  • Uztaritze - Urriak 17 - Kiroleta pilotalekua, 17:30
  • Zarautz - Urriak 18 - Aritzbatalde pilotalekua, 17:30
  • Laudio - Urriak 24 - Granja pabilioia, 17:30

Finalaurrekoak

  • Bergara - Azaroak 7 - Udal pilotalekua, 17:30
  • Gasteiz - Azaroak - Europa pabiloia, 17:30
  • Tolosa - Azaroak 14 - Usabal kiroldegia, 17:30
  • Hendaia - Azaroak 15 - Beltzenia pilotalekua, 17:30
  • Gernika - Azaroak 21 - Anaitasuna pabiloia, 17:30
  • Iruñea - Azaroak 22 - Anaitasuna pabiloia, 17:30
  • Donostia - Azaroak 29 - Antonio Elortza Belodromoa, 17:30

Finala

Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak, aurrez erostekoan, internet bidez bakarrik erosi daitezke webgune ofizialean. www.bertsosarrerak.eu. Saioa hasi orduko, eta egunean bertan,txarteldegian ere salgai jarriko dira sarrera batzuk. Finalera orduko izango diren 13 saioetarako bonoa ere internetez bakarrik erosi ahal izango da.

Informazio guztia | Txapelketanagusia.eu

Erlazionatutako sarrerak

Sagardoa - Sagarrak

Irailaren 5ean, Bizkaiko sagardoari eta untxiari eskainitako azoka berezia ospatuko da Gernikako udalerrian. Honetan, busturialdeko hainbat ekoizle bilduko dira eta sagardoa eta untxia izango dira eguneko protagonista nagusiak.

Gernikara hurbiltzen direnak, hainbat produktu etxera eramateko parada izango dute: gozokiak, ogia, gazta, frutak eta barazkiak, bakar batzuk aipatzearren. Eskulangintzak ere bere tokia izango du azokaren baitan.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak