Etiketak: Getxo

Getxoko Komikiaren eta Mangaren VIII. Azoka
Getxoko Komikiaren eta Mangaren VIII. Azoka 2009ko azaroaren 27an, 28an eta 29an egingo da. Aurtengo azoka bi gune bereizitan ospatuko da: batetik, komikiaren gunea Areetako Geltokia plazako karpan, eta, bestetik, mangaren gune berria Erromoko Santa Eugenia plazan.

Bi guneek erakusketetarako eremu bat, lantegiak, ekitaldi-aretoa (mangaren gunean jardueretarako agertoki bat ere jarriko da) eta argitaletxeentzako, dendentzako, erakundeentzako, fanzineentzako eta komikiaren eta mangaren munduarekin zerikusia duen ororentzako merkataritza-eremu bat izango dituzte.

Azokaren ordutegia honako hau izango da:

  • Goizez, 11.00etatik 14:30etara.
  • Arratsaldez, 17.00etatik 21:00etara.

Iturria | salondelcomicdegetxo.net

Erlazionatutako sarrerak

Getxoko XXVI. Antzerki Jardunaldiak

Urriaren 9tik 24ra bitartean Getxoko XXVI. Antzerki Jardunaldiak egingo dira getxoko bizkaitar udalerrian. Hogeita zazpigarren edizio honetan, 13 konpainiaren ikuskizunez gozatzeko parada izango dugu ikusle guztien gustuko antzezlanakein.

Hona hemen aurtengo egitaraua:

Urriak 9 ostirala

  • Otsoko (Gaitzerdi Teatro)
  • Algortako San Nikolas plaza - 21.30etan
  • sarrera dohainik
  • euskeraz, helduentzat

urriak 10 larunbata

  • Martingala (Gari, Montxo eta Joselontxo)
  • Algortako Geltokia plaza - 12.30etan
  • sarrera dohainik
  • euskeraz, umeentzat
  • Lo que ellos ignoran de ellas - Good sex, good day (Erre Produkzioak)
  • Areetako AndrĂ©s Isasi Musika Eskola - 21.30etan
  • sarrera: 10/8€
  • gaztelaniaz, helduentzat

Urriak 11 igandea

  • El concursazo (Trapu Zaharra)
  • Algortako Geltokia plaza - 12.30etan
  • sarrera dohainik
  • gaztelaniaz, adin guztientzat
  • Taulara! (Kuko, Truko eta Bolenwaider)
  • Areetako Andres Isasi Musika Eskola - 13.00etan (gaztelaniaz) eta 18.00etan (euskeraz)
  • sarrera: 3€
  • 3-6 urteko umeentzat

Guztia irakurri »

Erlazionatutako sarrerak

Getxophoto 2009 - Nazioarteko Argazki Jaialdia

Irailaren 10etik 13ra bitartean, Getxophoto 2009 ospatuko da Getxoko udalerrian. Getxophoto Nazioarteko Argazki Jaialdia Begihandi elkarteak antzolatzen du eta honetan, bertako zein nazioarte mailako artisten argazki ikusgarri eta bitxiak izango dira ikusgai Getxoko kaleetan.

Herrian zehar ikusgai izango diren argazkiak aparte, tailerrak, bisita gidatuak eta Bertsophoto eta Photoletrak ekimenak hartuko ditu Getxok egun horietan:

Irailak 10

  • GarcĂ­a-Alixek De donde no se vuelve bideoa aurkeztuko du Areetako Andres Isasi Musika Eskolan.

Irailak 11 eta 12

  • 8 orduko argazki tailerra.

Iraila 13

  • 3 dimentsiotako argazkiak egiteko tailerra.

Informazio guztia | Getxophoto

Erlazionatutako sarrerak

Getxoko Artistautza azokaEkainaren 5etik 7ra bitartean, Getxoko eskulangintza azoka ospatuko da Areetako Geltoki Plaza inguruan. Azoka honetan, 100 artisau baino gehiago bilduko dira euren produktuak saltzeko, objektu desberdinak egiteko prozedurak eta teknikak erakusteko. Besteak beste, otzarak, zeramika lanak eta zurezko eta larruzko produktuak ikus eta erosteko aukera izango dugu.

Gainera, artisautzaz aparte, gastronomiak ere izango du bere tartea egun hauetan. Ibaiondo kalean, gune gastronomikoa jarriko dute 15 bat standetan, non etxean egindako primerako produktuak daztzeko aukera izango dugu: gazta, gozoak, ogia, marmeladak, pastelak eta likoreak.

Azoka 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik (larunbatean gaueko 22:00era arte).

Erlazionatutako sarrerak

Getxoko JazzaldiaUztailaren 1etik 4ra, Getxoko Jazzaldiaren 33. edizioa egingo da eta iada iragarri da lehiaketaren lehenengo fase honetan parte hartuko duten 53 Jazz taldeen izenak. Epaimahaiak adibidez, Tobias Meinhart Quartet (Suitza), Vitale Magatelli Winfield Trio (Italia-Danimarka), Points (Txekiar Errepublika) eta Biotone (Polonia) taldeak aukeratu dituzte, baina hauetatik aparte Europa oso beste talde asko egongo dira Getxoko Jazzaldian.

Kontzertuak Getxo Antzokiko plazan egingo dira eta lehiaketaren lau finalistek, 1000 eta 2000 eurotako sariak eskuratzeko aukera izango dute.

Informazio gehiago | Getxoko XXIX. Europar Jazzaldia

Erlazionatutako sarrerak