Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Getxo . Euskal Herria - Part 2
Etiketak: Getxo

Abenduaren 5etik 8ra Getxoarte 2008 izango da Getxoko herrian. Getxoarte, arte sortu berrien gunea izango da eta Euskadiko artista gazteek jendartean euren lanak erakusteko plataforma bezala erabiliko da.

Getxoko Kultur Etxearen eskutik Getxoarte Euskal Herriko arte plastiko eta ikus-entzunezko sorkuntza berria bultzatzeko eta sustatzeko helburuarekin sortu da eta aurten zortzigarren urteurrena beteko du.

Aurtengo ekitaldian, Getxoartek jatorri anitzeko 57 artista gazteren lanak erakutsiko dizkio publikoari 55 postutan. Sortzaile hauetako gehienek Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean ikasten dute.

Getxoartera hurbiltzeko asmorik baduzu, hona hemen informazio gehiago:

  • Non: Areetako Geltokia Plaza (metro geltokiaren ondoan)
  • Ordutegia: 11.00/14.00 - 17.00/21.30
  • Sarrera: 2 € (beste sarrera bat doan BBK 26 txartela, gazte txartela edo unibertsitate karneta aurkeztuz)

Informazio gehiago | Getxoarte

Erlazionatutako sarrerak


Datorren asteburuan, Azaroaren 28tik 30era, Komiki eta Manga Azokaren 7. Edizioa egingo da Getxon. Azoka bi gune ezberdinetan banatuko da: Komikiaren Gunea Areetako Geltokia plazan eta Mangaren Gunea Erromoko Santa Eugenia plazan.

Azoka honetan argitaletxeen lanik berrienak aurkitu ahal izango ditugu eta baita ere zenbait lehiaketa, ikastaro eta erakusketa. Ah! Eta Friki asko! : )

Azokakaren ordutegia hau izango da: Goizez, 11.00etatik 14:30etara eta arratsaldez, 17.00etatik 21:00etara.

Informazio gehiago | Getxoko komiki eta manga azoka

Erlazionatutako sarrerak