Etiketak: Gose

Folk Getxo BBK Jaialdia 2009

Irailaren 3tik 6ra bitartean, Folk Getxo BBK jaialdia ospatuko da Getxoko udalerrian. Nazioarteko Folk Jaialdi honen hogeitabosgarren edizio honetan maila handiko talde eta artistak izango dira ikusgai. Hona hemen jaialdiaren egitaraua:

KONTZERTU NAGUSIAK (Areetako Geltokia plaza , 21:30)

Osteguna 3

  • Pablo Milanes (Cuba) - Sarrera: 15 €

Ostirala 4

  • La Bottine Souriane (Québec) - Sarrera: 15 €

Larunbata 5

  • Orchestre National de Barbés (Francia-Argelia) - Sarrera: 10 €

Igandea 6 Domingo

  • Oreka TX, Oskorri, Gose, Maddi Oihenart, Niko Etxart, Mikel Urdangarin… - Sarrera : 15 €. Euskal Musika

ARRATSALDEKO KONTZERTUAK - Santa Eugenia plaza - 19:00

Osteguna 3

  • ‘O Carolan (Zaragoza) - Sarrera dohainik

Ostirala 4

  • La banda del Pepo (Murcia) - Sarrera dohainik

Larunbata 5

  • Damba (Euskadi) - Sarrera dohainik

Igandea 6

  • Ruaille Buaille (Euskadi - Irlanda) - Sarrera dohainik

MUNDUKO TERRAZAKO KONTZERTUAK - Santa Eugenia plaza - 23:15

Osteguna 3

  • Trilla (Catalunya-Andorra) - Sarrera dohainik

Ostirala 4

  • Mauvais Sort (Québec) - Sarrera dohainik

Larunbata 5

  • Dumbala Canalla (Barcelona) - Sarrera dohainik

Informazio guztia | Getxoko Udala

Erlazionatutako sarrerak


Datorren abenduaren 5ean eta Euskararen Eguna 2008 ospatzeko, Musika Kontzertu interaktiboa egingo da Bilboko Plaza Barrian.

Zuzeneko hau ikusleen parte-hartzea eta euskara teknologiarekin batera erabiltzea du helburu nagusia. Modu bi egongo dira: lehenengoa, kontzertuan daudenek SMSak bidaltzea Plaza Barritik bertan jarriko den pantaila erraldoi batera, eta botoa ematea taldeek kontzertua amaitzeko joko dituzten abestien alde.

Bigarrena, berriz, kontzertuan jarriko den zenbakira SMSa bidaltzea lagun baten telefonoarekin; sistemak, zuzenean deituko dio lagun horri eta ikusleen artean dagoenak bidali dion mezua eta kontzertuko minutu bi zuzenean entzun ahal izango ditu.

Kontzertu hau Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko izango da eta Gose, Une eta Betagarri taldeen musika izango da.

Informazio osoa | Bilboko Udala

Erlazionatutako sarrerak