
Maiatzaren 24an, Gaitari Egunaren XXXV. edizioa ospatuko da Guardiako Arabar udalerrian. Festa hau Jesús MartÃnez (Jimeleo), Laguardia-Biasteriko gaitari nagusiaren ohorez sortua izan zen, eta urtero gero eta jende gehiago erakartzen duen festa izatera pasa da.
Egun honetan alderdi guztietako gaitariak elkartzen dira Guardian eta kontzertu, dantza jaialdi, obra desberdinen konposizioa eta berreskuratze lehiaketa, dianak, kalejirak ikus eta gozatzeko aukera aurkituko dugu.
Iturria | Guardiako Udaletxea
Erlazionatutako sarrerak
Apirilak 3tik 20ra, Arabako Pintxo Txapelketa egingo da Araban zehar banaturiko 72 establezimendutan. Arabako Pintxo Txapelketaren 7 edizio honetan ospe handia duten sukaldariek parte hartuko dute, Ferran Adria edo Juan Mari Arzak adibidez, eta final handia Europa Jauregian izango da Apirilak 20an.
Nahiz eta txapelketan parte hartuko duten taberna gehienak Gasteizen egon, Arabako beste sei udalerri egongo dira lehia honetan sartuta:
- Gasteiz
- Murgia
- Uribarri Ganboa
- Elorriaga
- Oto Goien
- Kexaa
- Guardia
Establezimendu bakoitzak bi pintxo aurkeztuko ditu, oso prezio merkean: pintxo baten prezioa 2 eurokoa izango da, eta bi pintxoren truke, aldiz, 3,80 euro ordaindu beharko dute mahaikideek.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak