
Urriaren 31tik aurrera eta hilabetean behin, ostiraletan gaueko DJ saio batzuk eskainiko ditu Guggenheim Bilbao Museoak, Fever aretoarekin egindako Art After Dark proiektu berrian.
Saioak Atrioan izango dira eta aldi berean, musika eta arteaz gozatzeko aukera izango dugu Bilboko museoan. Art After Dark proiektuaren lehen data abenduaren 19an izango da eta 22:00etatik 01:00etara Autosound eta Ewan Pearson DJen musika egongo da Atrioan.
Sarrerak Museoaren leihatiletan eta webgunean daude salgai 10 euroren truke.
Erlazionatutako sarrerak



Atalak:
Etiketak:
