Etiketak: haurrak

Haurren gabonetako parkea Donostian

Donostiako Haurren gabonetako parkea edo PIN-a Abenduaren 26an zabalduko ditu bere ateak Urtarrilaren 3ra arte. Haurren gabonetako parkea Kursaal-en izango da eta zenbait ekintza eta ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute honetara hurbiltzen diren umeek:

Besteak beste, honakoak aurkituko ditugu Kursaaleko Haurren Gabonetako Parkean: jostailuak, zozketak, karaoke saioak, tonbola bat, bideo-jokoak, motor eta bizikletentzako pista, tailerrak eta puzgarriak. Horrez gainera, Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoek urtarrilaren 3an bi emanaldi eskainiko dituzte, eta muturreko kirolen zaleek “goming”-ean aritzeko parada izango dute.

Ordutegia: 10:30-13:30 eta 16:00-19:30. Abenduak 31 eta urtarrilak 1: itxita. Urtarrilaren 3an goizez bakarrik egongo da irekita.

Sarrerak 7 eurotako prezioa izango dute.

Informazio guztia | lankor.com

Erlazionatutako sarrerak

Txikiart, nagusi eta umeen arteko ekimenak bultzatu nahi dituen programa berria da. Ekimen honen barruan izango den erakusketan zehar eta bisitaldia burutu eta gero, bertan jorratu den gai bati buruz hausnarketa egingo da tailer batean.

Haurrentzako tailer hauek, larunbatero egingo dira Gasteizko Montehermoso Kulturunean arratsaldeko 18.00etan Maiatzak 4rarte.

Informazio guztia | Montehermoso.net

Erlazionatutako sarrerak