Etiketak: Herge

Otsailak 15rarte, Tintin komiki pertsonai famatuaren inguruko bilduma ikusteko aukera izango dugu Gasteizko Vital Kutxa Fundazio aretoan.

Tintin, Herge-ren munduan - Jordi Tardá Bilduma” deituriko erakusketa honetan Tintin buruzko 400 objektu baino gehiago izango dira ikusgai eta bi atal nagusitan banatuta dago: Lehenak, jendarteratze izaera duenak, egilearen sortze-prozesua azaltzen du, eta bigarrenak, bere aldetik, munduaren inguruko ibilbide bat eskaintzen du, ‘Le Petit Vingtième’ren erreportari ausartaren urratsen atzean, argitaratutako 24 albumen eta amaitu gabe geratu ziren beste biren bidez.

Erakusketaz gozatzeko ordutegia hauxe da:

  • Astelehenetik larunbatera: 18:30-21:00.
  • Igande eta jaiegunetan: 12:00-14:00 eta 18:30-21:00.

Informazio gehiago | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak