
Ekainaren 17an Itsas eta Arrantza Ondareari buruzko II. Jardunaldia egingo dute Lekeitioko udalerrian. Jardunaldia Lekeitiko Kultur etxean ospatuko da eta goiz osoan zehar, gai horren inguruko adituak bilduko dira ezagutzak partekatzeko.
- Itsas eta Arrantza Ondareari buruzko II. Jardunaldietan, hurrengoko hitzaldiak ikus entzuteko aukera izango dugu:
- L’Escalako (Girona) Museo de l’Anxova i de la Sal (Antxoa eta Gatz Museoa) buruzko hitzaldia.
- Portugalgo Seixaleko udalerriaren ekomuseoaren inguruko hitzaldia.
- Pescanatur ekimenaren eta Rias Baixas arrantza-turismoaren inguruko hitzaldia.
Jardunaldiari amaiera emateko, mahai-ingurua egingo dute, eta Aurelio Gonzalez, Lenbur Fundazioaren zuzendaria, arituko da moderatzaile lanetan.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Apirilaren 23tik 30 era bitartean, Giza Eskubideen Zinemaldia egingo da Donostian. Zinemaldi honetan giza eskubideei loturiko zenbait gai jorratuko dira, fikziozko film luze, dokumental eta film laburrei esker edota hitzaldi, erakusketen bidez.
Zinemaldiak solidarioak diren herritarren gogo biziaren, Kanpo Arazoetako Ministerioko Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Agentzia Espainiarraren (AECID) eta Europar Batzordearen laguntza izango du.
Zinemaldiaren egoitza nagusia Victoria Eugenia Antzokia izango da eta hemen egingo dira proiekzio gehienak eta ondorengo solasaldi eta jarduera bereziak, kontzertuak eta erakusketak adibidez.
Informazio gehiago | Cineyderechoshumanos.com
Erlazionatutako sarrerak
Martxoak 2tik 6ra, Emakumeen astea ekimenaren XXIV edizioa egingo da Gipuzkoar hiriburuan. Hona hemen XXIV. Aste honetan zehar zenbait antzerki, hitzaldi eta dantza ikuskizunak antolatu dira ALTZA K.E-en arratsaldeko 17.00etan. Hona hemen egitarauaren informazio gehiago:
Martxoak 2 - Inaugurazioa
- Astearen aurkezpena Ostadar taldearen eskutik.
- Ikuskizuna: Guerra de sexos, Alex & Erika. (komedia)
- Erakusketaren inaugurazioa + luntxa
Martxoak 3 - Bideoforuma
- Secretos y mentiras (Mike Leigh, 135 min.)
- Moderatzailea : Chus Bragado.
Martxoak 4 Antzerkia
Martxoak 5 Hizketaldia
- Modelos actuales de nuevas masculinidades. Ritxar Bacete, miembro de Hombres por la Igualdad
- Dantza erakustaldia: Uztai Belar, Elkarte Berri, Ostadar.
Martxoak 6 Afaria
Ekitaldi hauetan parte hartzeko, emakume elkarteetan izena heman dezakezue eta antolatzaileak Ostadar, Elkarte Berri eta Uztai Belar emakume elkarteak dira.
Iturria | Donostia Kultura
Erlazionatutako sarrerak

Martxoaren 17rarte, Giza eskubideei buruzko zinema eta hitzaldi zikloa izango da Gasteizko Goiuri Jauregiko Martín de Salinas aretoan eta Montehermoso Kulturunean. Zinemaldi eta hitzaldien egitaraua honakoa izango da:
- Otsailak 3 - FGM. Film labur dokumentala, Jon Garaño-ren gidoia eta zuzendaritza, Haurralde Fundazioaren produkzio exekutiboa.
- Otsailak 10 - INVISIBLES dokumentalaren laburmetraien aukeraketa, Javier Bardemek ekoiztuta Mugarik Gabeko Medikuak-ekin elkarlanean.
- Otsailak 17 - SHURA [Afganistán, la dignidad de las mujeres (Afganistan, emakumeen duintasuna)].
Otsailak 24 - TAPOLOGO. Gabriela & Sally Gutiérrez Dewar-en dokumentala.
- Martxoak 3 - BORN INTO BROTHELS: CALCUTTA’S RED LIGHT KIDS (AUZO GORRIKO UMEAK). Zana Briski eta Ross Kauffman-en dokumentala.
- Martxoak 10 - TTHE GHOST RIDERS(Espirituak zamalkatuz). Vincent Blackhawk Aamodt-en dokumentala.
- Martxoak 17 - 14 KILÓMETROS (14 KILOMETRO). Gerardo Olivares-en zuzendaritza eta gidoia.
Film hauen informazio guztia Gasteizko udalaren webgunean aurkitu dezakezue edota zinemaldiaren informazio-liburuxkan. Otsailaren 3, 10 eta 17 egunetako dokumentalak Goiuri Jauregiko Martín de Salinas aretoan eskainiko dira. Besteak Montehermoso Kulturunean proiektatuko dira.
Erlazionatutako sarrerak

Urtarrilak 14tik Martxoaren 4rarte artista flandestarren inguruko zenbait hitzaldi izango dira Bilboko Arte Eder Museoan. “Artista flandestarren bide espainiarra Pradoko Museoan. Van Eycketik Rubensera” izenaren azpian, flandesko artistak Espainiako sortzaileetan euki zuten eragina azaldu nahi duten hitzaldiak ikusteko aukera izango dugu.
Bilboko arte eder museoan izango diren ikastaro hauetan, nazioarteko espezialistarik ospetsuenek parte hartuko dute eta hitzaldietaz gotzeko 100 eurotako prezioa ordaindu beharko ditugu.
Informazio gehiago | Bilboko Arte Eder Museoa
Erlazionatutako sarrerak