Euskadi.net webgunean iragarri da gaur Euskal hondartzetarako berri ona: Atxabiribil eta Arrietara hondartzek AENOR Espainiako Normalizazio-Erakundeak banatzen duen Bandera Urdina eskuratu dute berriro. Hona hemen, berri osoa:
Hondartzak Uribe Kosta eskualdeko erakargarri turistiko nagusiena dira. Orain gutxi, Sopelanako Atxabiribil eta Arrietara hondartzek AENOR Espainiako Normalizazio-Erakundeak banatzen duen Bandera Urdina eskuratu dute berriro. Hondartzen kudeaketak ingurugiroa zaintzen duela bermatzen du Bandera Urdinak, ISO 14001 arauari jarraiki. Bi hondartzok sari hori jasotzen duten seigarren urtea da.
Sopelanako Udalak ezagutarazi berri dituen datuen arabera, 2008an Atxabiribil eta Arrietara hondartzetan uraren kontsumoa eta hondakinen sorrera nabarmen murriztu ziren aurreko urteko emaitzekin alderatuta.
Udalaren hurrengo helburua ISO 9001 arauaren arabera hondartzen kalitatea egiaztatzen duen Bandera Berdea lortzea da.
Zorionak Sopelanako Udalari!
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
