
Gaurtik aurrera eta ekainaren 7ra arte, Artisautza azoka ospatuko da Tolosako udalerrian. Lau egunetan zehar, hogei stand baino gehiago jarriko dituzte Tolosako Trianguloa plazan, honetara hurbiltzen direnek artisau-produktu eta jatekoak erosteko aukera izateko. Gastronomia-atalean honako jaki hauek salduko dituzte: Idiazabal gazta, txerri-haragia, ahatearen deribatuak, pastak eta Erronkariko gazta.
Jakietaz aparte, beste standetan zurezko jostailuak, larruzko eta zilarrezko objektuak, kosmetika produktu naturalak, bitxiak, zapatak eta arropa aurkituko dute bisitariek, besteak beste. Tolosako Artisautza egunaren ordutegia hauxe izango da: Goizez 10:30etik 14:00etara eta arratsaldez 16:30etik 20:30era.
Informazio guztia | Tolosako Udala
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 3an, Igandea, Gazta Eguna egingo da Idiazabalen goizeko 10:00etatik aurrera. 1998az geroztik antolatzen da azoka hau Idiazabalen eta bertan kanpaina berriko gazta gazteak aurkezten zaizkio publikoari. Primerako gazta daztatzeko aukera izateaz aparte, publikoak bertan den gaztarik hoberenaren aukeraketa egiteko lehiaketa antolatzen da.
Hona hemen 2009ko Gazta Egunaren egitaraua:
- 10:00: Artzainek postuak irekiko dituzte.
- 11:00: Herriko artzainak gazta egiten hasiko dira era zahar eta modernoan.
- 11:30: Gazta ketzen eta ardi mozte ikuskizuna, eskuz eta makinaz.
- 13:00: Omenaldia Inazio Berasategi herriko artzainari.
- 13:30: Sari banaketak: postu dotoreenari eta gazta onenari.
Arratsaldean, Urrezko Aizkora txapelketaren kanporaketa egingo dute, eta, ondoren, txaranga ibiliko da herriko kaleetan.
Informazio guztia | Idiazabalgo Udala
Erlazionatutako sarrerak

Datorren astelehenea, Apirilak 27, Haragiaren Eguna ospatuko da Zorrotzako hiltegian. 14.30etatik aurrera, herri-bazkaria prestatuko da 35 euroren truke eta honetan txuleta eta Idiazabalgo gazta daztatzeko aukera egongo da Arabako Errioxako ardoaz lagunduta.
Herri-bazkaria ondoren, arratsaldeko 17.00etan herri kirolen erakustaldia egingo da eta ordu bat beranduago abere-probak ikusteko parada egongo da. Azkenik, Haragiaren Egunari amaiera polita emateko, Iñigo Aurrekoetxeak 25 artxo txingarretan erreko ditu, eta ondoren, euro batean salduko dute pintxo bakoitza. Gainera, egarria ekiditzeko, Bizkaiko Txakolina egongo euro baten truke (botila zazpi euro) honetara hurbiltzen direnentzat.
Iturria | Turismo.net
Erlazionatutako sarrerak