Datorren larunbatean, urriak 17, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren laugarren saioa egingo da Ustaritzeko udalerrian. Finalerdietako hitzordu berri hau Kiroleta Pilotalekuan egingo da arratsaldeko 17.30etatik aurrera eta eszenatoki gainean hurrengoko bertsolariak izango ditugu:
- Unai Muñoa
- Beñat Gaztelumendi
- Aitor Sarriegi
- Arkaitz Estiballes
- Xabi Paia
- Erika Lagoma
Pasa den asteburuan Leitzan eta Bilbon ospatu ziren saioetan, Etxahun Lekuek eta Iñaki Zelaiak lortu zuten garaipena hurrenez hurren eta dagoeneko, finalaurrekoetarako atea iragan dute.
Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak, www.bertsosarrerak.eu webgune ofizialean erosi daitezke. Hona hemen sarreren prezioak:
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak: 
