
Abuztuaren 21tik 23ra bitartean, Bidasoa Folk jaialdiaren bederatzigarren edizioa egingo da. Musika Akustiko, Etniko eta Garaikideko Jaialdi hau Hondarribin, Irunen eta Hendaiako udalerrietan ospatuko da eta guztira zortzi kontzertu eskeiniko dira, dena dohainik.
Abuztuak 21
- AS 3 MARIAS (Portugal)
- 19:00etan HONDARRIBIA
- Arma Plazako- PARADORREAN
- SILK STRING QUARTET (Txina)
- 21:00etan HONDARRIBIA
- Gipuzkoa plazan
- KATIA GUERREIRO(Portugal)
- 22:30etan HONDARRIBIA
- Gipuzkoa plazan
Abuztuak 22
- ANA ALCAIDE TRIO (Gaztela)
- 19:00etan IRUN
- Oiasso Museoko terrazan
- RARE FOLK (Andaluzia)
- 21:00etan IRUN
- Euskal Jai Frontoian
- FAMILHA ARTUS (Gaskoinia)
- 22:30etan IRUN
- Euskal Jai Frontoian
Abuztuak 23
- JOJO BORDAGARAI - TALDEA (Euskadi)
- 21:00etan HENDAIA
- Beltzenia Daniel Ugarte Frontoian
- LE VENT DU NORD (Québec-Kanada)
- 22:30etan HENDAIA
- Beltzenia Daniel Ugarte Frontoian
Informazio guztia | Bidasoa Folk
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 17ra arte, Irungo Pintxoaren Bidea ekimena izango da martxan Gipuzkoako udalerri honetan. Ekimen honen hirugarren edizio honetan, hiriko 200 saltoki eta 22 jatetxe parte hartzen dute primerako pintxoak eskeiniz eta aurreko urteetan bezala, dendek “Bonopintxoak” deituriko bonu bereziak banatuko dituzte bezeroen artean. Bonu horiekin eta 90 zentimo bakarrik ordainduta, bezeroek aurretiaz aipatutako tabernetan pintxo bat dastatzeko parada izango dute
Irungo Pintxoaren Bidea dela eta, Mugan elkarteak pintxo guztiak biltzen dituen errezeta-liburu bat argitaratu du, gaztelaniaz, euskaraz eta frantsesez.
Erlazionatutako sarrerak

Abenduaren 27an, 17:00etatik 20:30era, Irunen Break Dance Hirugarrren Txapelketa egingo da Ficoban-en. Txapelketaren hirugarren edizio honetan estatu mailako eta frantziako hainbat break talde parte hartuko dute, 70 lagun inguru.
Gainera, txapelketa egiten den bitartean, funki emanaldi eta hip-hop abeslariak ikusteko aukera izango da. Irun break txapelketaren antolatzaileak Samu Crew eta Gazteleku Martindozenea dira.
Erlazionatutako sarrerak