Urriaren 22tik abenduaren 9ra arte, Gasteiz prentsa-argazkilaritzaren hiriburu bilakatuko da Periscopio ekimenaren laugarren edizioarekin.
Hilabete eta erdiz irudi ikusgarri eta bitxiek hiriko txoko guztiak hartuko dituzte eta gainera zenbait argazkilarien erakusketak egongo dira: Kataluniako Isabel Muñoz-ek “Marak. Bortizkeriaren kultura” erakusketa aurkeztuko du, latinoamerikako koadrila gazteen indarkeria biltzen dituen 107 argazki lana.
Aurtengoan gainera, argazkilari amateurren lehiaketan irabazle suertatzen direnen artean 7.300 euro banatuko dituzte saritan. Laster emango dute ezagutzera Periscopio 2009 ekitaldiaren egitaraua, beraz adi egon!
Informazio guztia | Periscopio.com
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
