
Maiatzarek 5tik 17ra bitartean, Otxomaio jaiak ospatuko dira Urduñako bizkaitar udalerrian. Izenak berak adierazten duenez, maiatzaren 8an ekartzen dute gogora herriko biztanleek Antiguako Amaren, Urduñako zaindariaren, agerraldia.
Maiatzaren 8an, Antiguako Amaren Santutegian egiten den Ama Birjinaren gurtzeaz aparte, jende guztiarentzat zuzendutako jarduera anitz prestatu dira: kirol-ekitaldiak, mota askotako txapelketak, abeltzaintza azokak, dantza eta antzerki emanaldiak, kontzertuak, zezenketak, kalejirak, eta abar.
Otxomaioko jaien egitarau osoa jakin nahi baduzue, urdunakojaiak.com webgunean aurkitu dezakezu egitarau digital txukun bat.
Iturria | Euskadi.net
Egitaraua | Urdunakojaiak.com
Erlazionatutako sarrerak

Bilboko Udaleko Jaietako Batzordeak lehiaketa antolatu du 2009ko Aste Nagusia iragarriko duen kartela aukeratzeko. Kartela aurkezteko epea Maiatzaren 29an itxiko da, beraz hilabete bat baino gehiago duzue zuen proposamena aurkezteko.
Lehiaketa irabazten duenak 3.800 euro jasoko ditu sari moduan eta baita ere munduko jai onenen parte izatea…Bilbotarra naizela dirudi ezta? Lehiaketan parte hartzeko asmorik? Horrela bada, Bilboko Udalaren webgunean honetan parte hartzeko baldintzak aurkitu ditzakezue.
Erlazionatutako sarrerak

Apirilaren 27 eta 28an, San Prudentzio jaiak ospatuko dira Gasteizen. San Prudentzioko jaiak, Gasteizko Probintzia plazako balkoietatatik “Erretreta” jotzen dutenean hasten da Apirilaren 27an eta honen ostean, elkarte gastronomikoen kideek Danborradari ekiten diote sukaldari arropaz jantzita.
Gasteizko alde zaharra eta erdigunea zeharkatzen duen danborrada ostean, Apirilaren 28an, Armentiako basilikara joateko ohitura dago Arabako zaindaria den San Prudentzio gurtzeko.
San Prudentzio jaiak direla eta, musika, gastronomia eta kirolaren inguruko zenbait jarduera egingo dira Gasteizko kaleetan zehar.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Apirilaren 17tik 19ra eta 23tik 2ra bitartean, San Jorge 2009ko jaiak ospatuko dira Santurtzin udalerriaren zaindariaren omenez. Hona hemen San Jorge 2009ko jaien egitaraua:
Ostirala , 17
- 19:00retan : Umeentzako dantzaldia J.J Mendizábal Enparantzan “Txanagorritxu Rock” taldearekin.
- 22:00 etan: Erromeria Portuan “Erdizka Lauetan” taldearekin
Larunbata , 18
- 12:30etan: Buruhandiak, udaletxetik hasita
- 18:00retan: Dantzaldia Parkeko kioskoan, “Los Palmeras” taldearekin.
- 19:00retan: Santurtziko “Mendi alde” erraldoi-konpartsaren kalejira.
- 23:00etan: Diskoteka Portuan.
Igandea , 19
- 10:00etan: Baserriko produktuen azoka Los Rosales pasalekuan, BBK-K antolatua.
- 18:00retan: Dantzaldia “Dantza Alai” taldearekin.
- 19:00retan: Umeentzako antzerkia: Hortzmuga Teatroak “Superplast” ikuskizuna aurkeztuko du oinezkoen kalean.
Osteguna , 23
- 12: 00 etan : Meza nagusia.
- 12:30etan : Suziri burrunbada San Jorge gure patroiaren omenez.
- 13:00 etan: Santurtziko txistulari-taldearen kalejira.
Ostirala , 24
- 19:00retan: “Beti dantzetan”, umeentzako dantzaldia , Parkeko kioskoan.
- 22:00etan : Erromeria ,Portuan, “Patxi eta konpainia “ taldearekin.
Larunbata , 25
- 12:30etan: Buruhandiak , udaletxetik hasita.
- 18:00retan: Dantzaldia Parkean , “Galea” taldearekin.
- 19:00retan: Umeentzako jarduerak (” Zintzoaren Ametsa”) oinezkoen kalean.
- 20:30etan: “Giselle ” balletaren emanaldia,SKA-n CamagĂĽey ballet taldearen eskutik.
- 23:00etan: Kortzertua , Portuko eznatokian ,“Kauta” taldearekin.
Igandea , 26
- 12:30 etan: Ezkerraldeko dantza taldeen umeen alardea, oinezkoen kalean.
- 13:00etan: Santurtziko Musika eta Txistulari banden kalejira.
- 18:00retan: Dantzaldia “Atolón” taldearekin.
- 19:00retan: “Kiko, Koko eta Moko” ren “Ni natura naiz” ikuskizunaren aurkezpena oinezkoentzako kalean.
- 20:00retan: Kortzertua: Musika Banda eta Lagun Zaharra abesbatza elkarrekin, Portuan
Iturria | Santurtzi
Erlazionatutako sarrerak