Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Jardunaldiak . Euskal Herria
Etiketak: jardunaldiak

Goi Mendiari Buruzko XIV. Jardunaldiak Gasteizen
Urtarrilaren 18tik 22ra bitartean, Goi Mendiari Buruzko Jardunaldien XIV. edizioa egingo da Gasteizen. Jardunaldietarako sarrera librea izango da eta zenbait hitzaldi egingo dira:

CAJA VITAL KUTXA ARETOAN

Urtarrilak 18

  • Gaia: Vida entre las estrellas
  • Hizlaria: Alberto Urtasun eta Patricia Viscarret

Urtarrilak 20

  • Gaia: Noche heladas en el Kanchenjunga
  • Hizlaria: Alberto Zerain

Urtarrilak 21

  • Gaia: The Asgard project: Escalada y salto base
  • Hizlaria: Carlos Suarez

Urtarrilak 22

  • Gaia: Cho-Oyu 2009: Expedicion alavesa.
  • Hizlaria: Estitxu Salinas eta Roberjo Rojo

EsESTADIO S.D ARETOA

Urtarrilak 18

  • Gaia: Montaña y discapacidad, un mundo de posibilidades.
  • Hizlaria: Alberto Urtasun eta Patricia Viscarret

Urtarrilak 20

  • Gaia: Los dos Kangchenjungas
  • Hizlaria: Alberto Zerain

Urtarrilak 21

  • Gaia: Alpinismo y salto base, una evolucion natural.
  • Hizlaria: Carlos Suarez

Urtarrilak 22

  • Gaia: ¿Ochomiles faciles? Nuestra filosofia y ética.
  • Hizlaria: Estitxu Salinas eta Roberjo Rojo

Iturria | Kiroldegi

Erlazionatutako sarrerak

Sagardo Forum: Sagardoa eta Turismoari buruzko jardunaldiak

Sagardogintzaren kultura eta herriko ondarea gizarteratzeko asmoarekin, SagardoetxeatikSAGARDO FORUMSagardo kultura eta Turismoari buruzko jardunaldiak antolatuko dira Azaroaren 26tik eta 27ra. Jardunaldi horietan hiru gai nagusi jorratuko ditugu: batetik, produktua bera, bestetik turismoa eta azkenik sagardoaren kultura. Eduki horiek azaltzeko, Europa mailan sektorean izena duten adituak izango ditugu geure artean.

Jardunaldi horietan hiru gai nagusi jorratuko direla kontuan izanda, helburuak honakoak dira:

  • Sagardogintza: Azken urtetan sagardogintzan izan diren aldaketen inguruko datuak aurkeztea.
  • Turismoa: Sagardotegien eragin ekonomikoari buruzko ikerketa teknikoen inguruko informazioa ematea.
  • Kultura: Sagardoaren kultura bizitzeko moduak eta XX. mendeaz geroztik izandako aldaketak ezagutzera ematea.

EGITARAUA

Azaroak 26, osteguna Turismoa eta Sagardoaren Kultura Tokia: Astigarragako Sagardoetxean

  • 09:30-09:45. Aurkezpena. Bixente Arrizabalaga (Astigarragako Alkatea).
  • 09:45-10:30. Sagardotegiak Euskadiko errekurtso turistiko gisa. Iker Urcelay (Basquetour-eko Lehiakortasun Teknikaria).
  • 10:30-11:15. Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko esperientziak. Juan Manuel Lavín (Ardoaren Ibilbideko Lehendakaria) eta César Sáenz de Samaniego (Sasazu Upeltegiko Zuzendaria). 11:15-11:30. Etenaldia.
  • 11:30-12:30. Sagardoa eta turismoa Frankfurt-en. Andreas Schneider (Obsthof am Steinberg). 12:30-13:30. Frankfurt-eko sagardoaren eta produktu gastronomikoen dastaketa. Andreas Schneider (Obsthof am Steinberg).
    Tokia: Petritegi Sagardotegian
    18:30-20:00. Dastaketa gidatua: bertako sagardoa eta Alemaniako sagardoa. Mikel Garaizabal (enologoa eta somelier-a). Izena-ematea beharrezkoa da. Telf: 943 550 575.

Azaroak 27, ostirala Sagardo munduaren egoera Tokia: Astigarragako Sagardoetxean

  • 10:00-11:00. Sagardotegien eragin sozioekonomikoa. Carmen Usoz (IKEI-ko aholkularia).
  • 11:00-11:15. Etenaldia. 11:15-12:15. Sagardoa Europan. Iñaki Soroa, AICV-ko (European Cider and Fruit Wine Association) Lehendakaria.
  • 12:15-13:15. Laborategi automatikoa: Zenbakizko espektrofotometria ekipoaren aurkezpena eta erakustaldia. Optomesure.

Turismoa eta Sagardoaren Kultura Tokia: Astigarragako Udaletxeko Udalbatza aretoan

  • 18:30-20:00. Sagardotegiak XX. Mendearen hasieran. Josu Tellabide (etnografoa), Lourdes Odriozola (historialaria), Miel Joxe Astarbe (sagardo kulturan aditua) eta Andoni Arzallus (sagardo kulturan aditua).

Informazgio guztia | Sagardoetxea.com

Erlazionatutako sarrerak

Surfari aplikaturiko meteorologia eta ozeanografiari buruzko jardunaldiak

Datorren urteko Urtarrilaren 29an eta 30an, Surfari aplikaturiko meteorologia eta ozeanografiari buruzko jardunaldiak Getxoko udalerrian. Ikastaroaren irakasleak Tony Butt (Itsasoaren Zientzietan Lizentziatua eta Ozeanografia Fisikoan Doktorea) eta Gabi Perez (Telekomunikazio Ingeniaria) izango dira eta bi egunetan zehar eduki hauek emango dira:

  • Surf guneetan olatuen dinamikak sortu eta baldintzatzen dituzten mekanismo fisikoak ezagutu eta ulertu.
  • Ikasleari mapa isobarikoak interpretatzeko ezagutzak eman, etorkizunean horien bitartez olatuen dinamikak eta baldintza atmosfériko lokalak aurreikusi ahal izateko.
  • Internetaren erabilera itsas eta olatuen baldintzak aurreikusteko.

Ikastaroa kirol sistemarekin erlazioa duten pertsonei zuzendua dago, batez ere federazio, klub, enpresa eta kirol zerbitzu publikoekin zerikusia dutenak eta berez gaztelaniaz izango da. Hona hemen izena emateko informazioa:

Kiroleskolako bulegoan:
Makaletako etorbidea, z/g
48992 Getxo (Bizkaia)
Tel: 94 430 48 67 / Fax: 94 430 90 11

Iturria | Kiroldegi

Informazio guztia | EHSF

Erlazionatutako sarrerak

Martxoaren 13tik 22ra Hondarribia Slow deituriko gastronomía ekimena egiten hari da gipuzkoar udalerrian. Hondarribiko sukaldariek eta Ostalaritza Elkarteak, bertako jakiak sustatzeko ekimena bultzatuko dute egun hauetan, hiriko Udalak babestuta. Slow food mugimenduan oinarritzen den ekimen hau, gure inguruko elikagaiekiko kultura defendatzen du, janari onak, garbiak eta bidezkoak sustatzen ditu.

Hamar egunetan zehar, Hondarribiako jatetxeek bertako eta garaiko produktuekin ekoiztutako menuak eskainiko dituzte, eta zenbait hitzaldietan egoteko aukera izango da.

On egin!

Iturria | Euskadi.net
Informazio guztia |Hondarribia Slow

Erlazionatutako sarrerak