Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Jesús Guridi Musika Eskola . Euskal Herria
Etiketak: Jesús Guridi musika eskola

Sinkro Festival 2010 Gasteizen

Arabako hiriburuak musika elektroakustikoa eta teknologia berriak uztartzen dituen Sinkro jaialdiaren edizio berri bat hartuko du, otsailaren 22tik 27ra bitartean. Jesus Guridi Musika Eskolak hartuko ditu jarduera guztiak, eta doakoak izango dira. Salbuespen bakarra egongo da: azken kontzertua ARTIUM museoan egingo dute, eta sarrerak 6 eurotan eskuratu ahalko dira.

Egitarauari hasiera emateko, Aristides Llaneza Mexikoko musikariak konposizio tailerra eskainiko du hilaren 22an. Hurrengo egunean, Ensemble Espacio Sinkro taldeak kontzertuak emango du azken proiektu elektroakustikoa jendaurrean aurkezteko. Ostegunean Ensemble Multilaterale Parisko talde ezaguna arituko da, eta ostiralean, aldiz, Gregoire Lorieux konpositorearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da. Horrez gainera, Lorieuxek tailer interesgarria ere eskainiko du.

Azken kontzertuak ARTIUM museoa izango du agertoki; Fleur inverse taldearen emanaldiak Erdi Aroko musika, musika elektroakustikoa, gaur egungo musika eta jazza uztartuko ditu.

Ia aste batez, musika proiekturik berritzaileenek euren txokoa izango dute Gasteizen.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Bihar hasiko da Gasteizen Sinkro 09 jaialdia, estatu mailan musika elektroakustikoa eta teknologia berriak lotzen dituen kultura-ekitaldi garrantzitsuenetarikoa.  Aurtengo ediozaren egitaraua hau izango da:

Otsailak 18 - 17:30etan

  • XABIER ERKIZIA
  • Ingenieria eskolan
  • Hitzaldia - artea + musika

Otsailak 19 - 20:15etan

  • ENSEMBLE AVENTURE Freiburg
  • Jesús Guridi musika eskolan
  • Kontzertua

Otsailak 24 - 20:15etan

  • ENSEMBLE ESPACIO SINKRO
  • Jesús Guridi musika eskolan
  • Kontzertua

Otsailak 26 - 20:15etan

  • AKUSMA 09
  • Jesús Guridi musika eskolan
  • Kontzertu akusmatikoa

Otsailak 28 - 20:00etan eta 21.30etan

  • SOUND PAINTING & JUAN LUIS GOENAGA
  • Artium-en
  • Musika esperimentala + margolariak

Informazio gehiago | Sinkro 09

Erlazionatutako sarrerak