Apirilaren 4an, Berdel eguna izango da Mutrikuko Gipuzkoar Udalean. Egun osoan zehar, berdela sustatzeko zenbait ekimen egingo dira San Pedroko arrantzale kofradiaren antolakuntzarekin.
Alde batetik, portuan berdelaz egindako milaka pintxo eskainiko dituzte Mutrikura hurbiltzen diren bisitari guztiei eta bestaldetik, udalerriko tabernetan ere berdel-pintxoak banatuko dituzte doan. Gainera, berdela daztatzeaz aparte, Mutrikuko Kalatxori Bela Elkarteak antolatzen duen Urrezko Berdela Bela Txapelketa egingo da.
Udalak, aurten Mutrikuko hiri-gutunaren 800. urteurrena ospatzen du. Alfontso VIII, Gaztelako erregeak, Mutrikuko herriari eman zion 1209an. hirigutuna. Honek, Mutriku, Gipuzkoako herririk zaharrenetakoa bihurtzen du.
Informazio gehiago | Mutrikuko Udala
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak





Atalak:
Etiketak:
