44. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragarriko duen kartel ofiziala aukeratzeko lehiaketan parte hartzeko lanak aurkezteko epea zabaldu da. Lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek, Uztailaren 1a baino lehenago aurkeztu beharko dute bere ideia hurrengoko oinarriak kontuan izanik:
- Lanak Gerediaga Elkarteko egoitza administratiboan aurkeztu behar dira : Larrasoloeta, 3 48200 Durango.
- Irabazleak 1.300 euroko saria jasoko du.
- Kartela 70 cm x 50 cm neurrikoa izango da (ez-etzana) eta formatu digitalean aurkeztu beharko da.
Informazio gehiago | Lehiaketaren oinarriak
Iturria | Gerediaga Elkartea
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak: 
