
Martxoaren 12tik 14ra bitartean egingo dute Sevatur, Donostiako Turismoaren eta Aisiaren Nazioarteko Azoka, Kursaal Jauregian. Urtero, 65 erakusle inguru biltzen dira azoka-esparruan, tartean, Eusko Jaurlaritzako Turismo Saila eta turismoaren inguruko beste erakunde publiko batzuk, garraiobide enpresak, ostatuak, handizkariak, touroperadoreak, bidaia-agentziak, turismo aktibo eta abentura-kirolen enpresak, parke tematikoak eta hedabideak.
Sevatur guneak 7.000 metro karratuko azalera hartuko du, eta aurreikuspenen arabera, 18.000 bisitari inguru jasoko ditu. Labur-labur esanda, helmuga-turistiko ezberdinen aisialdi eta kultura eskaintzaren berri izateko txoko bikaina da.
Erlazionatutako sarrerak

Urtarrilaren 17an, Berlingo Irratiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu Donostiako Kursaal Jauregian. Berlingo Irratiko Orkestra Sinfonikoa, Alemaniako orkestrarik ezagunenetako bat, 1923. urtean sortu zen eta Donostian eskeiniko duten ikuskizunan Richard Straussen “Heriotza eta itxuraldaketa” eta Wagnerren “Walkyria (lehendabiziko ekitaldia)” lanak joko dituzte.
Kursaal Fundazioak antolatuta, musika klasikoa gustuko dutenen elkargune bihurtuko da beste behin Donostiako Biltzar Jauregia. Sarrerak 10-48 eurotako prezioa izango dute eta kontzertua gaueko 20:00etan hasiko da.
Iturria | euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Urtarrilak 8an eta 9an, Motown The Show ikuskizuna egingo da Donostiako Kursaalean eta Bilboko Euskalduna Jauregian. 50eko hamarkadaren bukaeran Ameriketako Estatu Batuetan sortutako diskoetxe bat da Motown. Besteak beste, Stevie Wonder, Marvin Gaye, Diana Ross & The Supremes, The Jackson 5, Smokey Robinson eta The Temptations musika beltzaren izarrak bildu zituen, eta 60ko hamarkadan lortu zuen osperik handiena
Orain, Motown, the Show titulupean prestatu duten ikuskizunari esker, nostalgikoenek garai bateko ikur bihurtu ziren kantak berriz entzuteko abagunea izango dute. Hitzordua urtarrilaren 8an eta 9an izango da, Euskalduna eta Kursaal biltzar-jauregietan, hurrenez hurren.
Hona hemen ikuskizunaren informazio gehiago:
- Urtarrilak 8 - Donostia - 20:30etan - 41/45 euro
- Urtarrilak 9 - Bilbo - 20:00etan - 34/44 euro
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Datorren asteazkenean, abenduak 30, Urte Berriko Kontzertua egingo da Donostiako Kursaalen. Kursaaleko Biltzar Jauregira bertaratzen direnek musika onaz lagunduta urteari agur esateko parada izango dute, Vienan urtero egiten den kontzertu ospetsua eredutzat hartuz.
Strauss Festival orkestrak eta Strauss Festival Ballet Ensemble balletak Johann Strauss Austriako konpositore entzutetsuaren bals, polka eta martxa ezagunenak (hala nola, “Napoleon”, “Enperadorearen balsa”, “Danubido urdina” eta “Radetzky martxa”) ekarriko dituzte gurera. Strauss balsaren “erregetzat” dute askok.
Kontzertua gaueko 20:30etan hasiko da eta sarrerak 38/44 eurotako prezioa dute.
Erlazionatutako sarrerak

Donostiako Haurren gabonetako parkea edo PIN-a Abenduaren 26an zabalduko ditu bere ateak Urtarrilaren 3ra arte. Haurren gabonetako parkea Kursaal-en izango da eta zenbait ekintza eta ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute honetara hurbiltzen diren umeek:
Besteak beste, honakoak aurkituko ditugu Kursaaleko Haurren Gabonetako Parkean: jostailuak, zozketak, karaoke saioak, tonbola bat, bideo-jokoak, motor eta bizikletentzako pista, tailerrak eta puzgarriak. Horrez gainera, Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoek urtarrilaren 3an bi emanaldi eskainiko dituzte, eta muturreko kirolen zaleek “goming”-ean aritzeko parada izango dute.
Ordutegia: 10:30-13:30 eta 16:00-19:30. Abenduak 31 eta urtarrilak 1: itxita. Urtarrilaren 3an goizez bakarrik egongo da irekita.
Sarrerak 7 eurotako prezioa izango dute.
Informazio guztia | lankor.com
Erlazionatutako sarrerak