Urtero egiten den bezala, Errege-egunaren hurrengo igandean, Familia Santuak Egiptora egindako ihesa ekartzen dute gogora Lazkaon. Tradizio handiko ohitura dugu Gipuzkoako udalerrian; izan ere, 1652tik aurrera, ia urtero ospatu dute Astotxo Eguna. 200 gaztek hartu ohi dute parte beneditarren Santa Ana komentutik abiatuta Lazkaoko kaleak zeharkatzen dituen antzezpen ikusgarrian. San Jose oinez doa, astotxo baten gainean doan Ama Birjinaren -besoetan Jesus haurra darama- aurretik. Ohiturak Irteera Pentateukoko liburuan du jatorria.
Horrez gainera, egun osoan zehar aurretiaz bedeinkatutako olatak saltzen dituzte, norberak jateko edo atzerrian dauden lazkaotarrei bidaltzeko. Eguneko egitarauaren barruan, Gipuzkoako astoen azoka eta lehiaketa ere nabarmentzen dira. Azkenik, Zistertarren konbentuan, Lazkao abesbatzaren partaidetzarekin egingo da 11:00etako Meza Nagusia.
Iturria | Lazkao.net
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
