
Maiatzaren 4aren hurrengo igandean, Santikutz jaien egitarauaren baitan, Mirandaola Eguna ospatuko dute Legazpin. Urtero legez, jai giroa eta tradizioa izango dira eguneko protagonista nagusiak. 10:30ean Mirandaolako Gurutze Donea aterako dute prozesioan, parrokia-elizatik Mirandaolako baselizaraino (Telleriarte auzoa). Bertako agintariek hartuko dute parte, dantzariak, txistulariak eta legazpiarrak lagun dituztela.
Meza bukatutakoan ezpata-dantza dantzatu eta burdinola martxan jarriko dute. Egun horretan burdinola bisitatzea doakoa izango da, eta bertaratzen direnek olagizonek XVI. mendean burdina nola lantzen zuten ikusteko parada izango dute.
Aurrekoaz gainera, Mirandaolako Miraria gogora ekartzeko herriko umeek antzezlana prestatu dute. Kondairaren arabera, 1580an Mirandaolako olagizonek bekatu larria egin zuten: igandean, Jaungoikoak atsedenerako aukeratu zuen egunean, lan egin zuten. Egun osoa lanean eman ostean, burdinazko gurutze txiki bat bakarrik lortu zuten.
Arratsalde partean herrira itzuli baino lehen, herri-bazkaria, jolasak eta musika emanaldiak prestatu dituzte.
Informazio guztia | Lenbur | Legazpiko Udala
Erlazionatutako sarrerak

Irailak 6an, Gipuzkoako Artzain Eguna ospatuko da Legazpiko udalerrian. Egun berezi honetan, artzain-kulturaren iguruko hainbat ekintza antolatzen dira: Gazta lehiaketa, produktuen dastaketa, artisautza azoka, Gipuzkoako ardi okelaren prestaketa eta abar.
Hona hemen 2009ko Gipuzkoako Artzain Egunaren egitaraua:
- 09:30etan: Dana prest.
- 10:00etan: Postuak ireki egingo dira.
- 10:00etatik 10:45etara: Gaztak jasotzeko tartea.
- 11:00etan: Gipuzkoako Ardi Gaztaren 25. lehiaketa.
- 11:00etan: Gazta dastaketa popularra (1go. gazta bukatzen den arte).
- 11:15etan: Gaztagintzaren lehena eta oraina.
- 11:30etan: Gaztetxoen Gazta Lehiaketa.
- 11:45etan: Hazarkuma eta aharien enkantea edo intseminatutako aharien alaben erakusketa.
- 12:00etan: Ardi Okela Gertatze Gipuzkoako 20. lehiaketa.
- 12:15etan: Ardiak moztea neskak eta mutilak.
- 12:45etan: Ardi okel banaketa.
- 13:00etan: Omenaldiak:Ā Gipuzkoako aiton-amon artzainei. Ameriketan artzaintzan aritutako artzain euskaldunei.
GOIZEAN ZEHAR:
- Euskal Herriko Ardi Latxa arrazako ardi eta ahari Erakusketa.
- Artzain txabola baten inguruan, artzaintza inguruko eskulanen eta artisautza erakusketa.
- Gazta salmenta.
- Sagardo dastaketa.
- Gazte eta Helduen Rally Fotografikoa. Ikatza taldea.
- Herri Bazkaria 14:3etan Jubilatuen egoitzan.
ARRATSALDEAN
- 17:30etan: Gipuzkoako XLI. Artzain Txakurren Txapelketa Urtatzako Zelaian
Erlazionatutako sarrerak