
Urterik urte magia, artea, barreak eta txaloak izaten dira nagusi Leioako Umore Azokan. Lau egunez antzezlanak, zirku-ikuskizunak, haurrentzako lanak, dantza saioak eta clown pailazoen, akrobaten eta malabaristen emanaldiak eskainiko dituzte berriro Bizkaiko udalerriko kaleetan. Aurten 11. edizioa egingo dute, maiatzaren 20tik 23ra.
Konpainien, enpresa banatzaileen, programatzaileen eta kazetarien elkargune bihurtzen da urtero Umore Azoka; berriro ere ideiak trukatzeko, euren lanak erakusteko eta emanaldiak hitzartzeko parada izango dute horiek guztiek.
Informazio guztia | Leioako Umore Azoka
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Irailaren 18tik 21ra bitartean, Musikale Nazioarteko Kaleko Musikarien IX. Topaketa egingo da Bizkaiko lau udalerri ezberdinetan: Basaurin, Erandion, Leioan eta Sestaon.
Musikalen mundu guztiko 200 artista baino gehiago aurkituko ditugu eta guztira 12 konpainia izango dira bizkaiko udalerri hauen kaleak musikaz beteko dutenak.
Hona hemen Musikalen parte hartuko duten taldeen zerrenda:
Basauri
- Taberna Ibiltaria
- Le Gros Tube
- La Zikabilo
Erandio (Astrabudua)
- Fanfare Á la Gueule du Ch’val
- Combo Express Band
- Trío Chikiboom
Leioa
- Sandunga
- L’Aile ou la Cuisse Fanfare
- Redding Scottish Pipe Band
Sestao
- Turukutupá
- Magicaboola Brass Band
- Desbundixie
Erlazionatutako sarrerak

Ekainaren 19tik 24ra bitartean, San Juan Jaiak ospatuko dira Leioako bizkaitar udalerrian. Jai egun hauetarako egitarau potentea prestatu du Leioako udaletxeak eta euren webgunean egitarau ofizial osoa jeisteko aukera dago.
Egitarau honen barruan, herrira jende asko erakartzeko kontzertu ugari izango dira: Gatibu, Une edo Taxi adibidez. Kontzertuen zerrenda ikusi nahi baduzue, Musikazalen argitaratu dugu.
Iturria | Leioako udaletxea
Musikazalen | Leioako San Juan Jaien kontzertuak
Erlazionatutako sarrerak
Ostiral honetan, Maiatzak 29, Leioako auzoa den Lamiakoko Jaiak hasiko dira. Hiru egunetan zehar, ekintza eta jarduera anitzetaz gozatzeko aukera izango dute auzo honetara hurbiltzen direnak.
Ostirala Maiatzak 29 - MASKARADA EGUNA
- 16:30 Txupinazoa eta jaien hasiera txosnatan
- 17:30 Beiraren putzegilearen rotondan hasiko da
- Maskaradaren lehen partea
- 18:00 Anima zaitez giza-katean parte hartzen
- 18:30 Txosna gunean Maskaradaren bigarren partea hasiko da
- 20:00 Lamiakoko patroia den Máximo Deunaren ohorezko meza
- 20:00 Errekaldeko Jubilatuen Abesbatzaren ekitaldia
- 20:30 Oraindik probatu ez baduzu… Hurreratu zaitez txosnara bokata beroen bila!
- 21:00 Dantzarik sensualena izango da ikusgai lamiakoko txosnetan, sabel-dantzaren erakustaldia
- 22:30 (Akelarre) Maskaradaren hirugarren partea elizaren parean, ikusgarria benetan!
- 00:00 HAKKER taldearen eskutik berbena
- 02:00 Atsedena eta ausartentzat froga
- 02:30 HAKKERekin jarraitu dantzan
- 04:30 Itxi baino arinago txosnatatik pasa zaitez…
Guztia irakurri »
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 21etik 24ra bitartean, Umore Azoka ekimena egingo da Leioako udalerrian, Leioako Udaleko Kultur Arloak antolatuta. Umore azoka 1995. urtetik egiten da eta lau egunetan zehar, Leioa antzeztoki handi, ezinbesteko hitzordu, erakustoki eta kaleko arteetan parte hartzen duten gizarte-eragileen arteko (konpainiak, sortzaileak, banatzaileak, programatzaileak, sareak, ikusleak, prentsa…) topaleku bihurtzen da.
Egun hauetan antzezlanak, zirku-ikuskizunak, haurrentzako lanak, dantza saioak , clown pailazoak, akrobatak eta malabaristen 55 emanaldi ikusteko aukera izango dugu 49 taldeen laguntzarekin. Honetaz aparte, Ganso & Cia, Kukubiltxo Antzerki Taldea, Ados Teatroa, Pikor Teatro eta Kukai Dantza Taldea konpainia euskaldunen eta Teatro Meridional Madrilgo konpainiaren lanen ekoizpenean parte hartu du aurten Umore Azokak.
Informazio guztia | Leioako Umore Azoka
Erlazionatutako sarrerak