Azaroaren 18tik 22ra bitartean, Euskal Zine eta Bideo Bilera egingo da Lekeitioko udalerrian. 1978an sortu zenetik helburu bat du Euskal Zine eta Bideo Bilerak, euskaraz egiten direnikus-entzunezko lanak jendearen aurrera atera eta zabaldu.
Zuzendari profesionalek, amateurrek eta hasiberriek euren lanak aurkeztuko dituzte, film guztiek euskeraz izanik.Gaur egun Euskadin antolatzen den mota horretako jaialdi bakarra dugu Lekeitiokoa.
Epaimahaiak lehiaketan parte hartzeko aukeratzen dituen lanak Ikusgarri zinema-aretoan izango dira ikusgai, arratsaldetan.
Laster argitaratuko da behin-betiko egitaraua.
Informazio guztia | Bideobilera.com
Erlazionatutako sarrerak

Irailaren 1etik 8ra bitartean, Lekeitioko San Antolin jaiak ospatuko dira bizkaitar udalerri honetan. San Antolin jaietako egitarauaren barne Antzar Eguna topatzen dugu, Lekeitioko jaien ekitaldirik ospetsuena zalantzarik gabe.
Antzar Egunak 300 urte baino gehiagoko tradizioa du eta herriko portua eguneko protagonista izaten da. Bertan, urtero legez, milaka lekeitiar mahoizko arropaz jantziko dira, brusa urdinarekin eta arrantzaleen koadrozko zapiarekin.
Koadrilak eguneko protagonistak izanda, hainbat gazte txalupa txikietan igo eta banaka, antzarra lepotik hartzen saiatuko dira, ondoren, uretara eroriz. Orduan, talde bat sokatik tiraka hasiko da antzarra igo eta jaitsiz, lepoa moztearen helburuarekin. Euskadiko ikuskizun ezagunenetariko bat dugu honako hau. Gainera, aurten ere, musika eta kale antzezpen ugarirekin osatuko da eguna.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Asteburu honetan, ostiraletik igandera bitartean, Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren hogeigarren edizioa egingo da Lekeitiko bizkaitar udalerrian. Hiru egunetan zehar, Lekeitio Europako Kale antzerkiaren elkargunea izango da eta herriko kaleak eszenatoki bihurtuko dira.
Jaialdi honetan hamar ikuskizun egingo dira nazioarteko bederatzi taldeen eskutik. Aurten, Frantzia, Argentina, Castelló, Galizia eta Gaztelatik ekarritako ikuskizunekin gozatzeko aukera izango dugu. Horrez gainera, Salitre, Eidabe, Hortzmuga eta Gaitzerdi konpainiak Euskal antzerkiaren ordezkariak izango dira.
Hauek izango dira emanaldien ordutegia:
- Ostirala: 19:30-22:30
- Larunbata: 12:30-23:30
- Igandea: 12:30-19.00
Iturria | Lekeitiokale
Erlazionatutako sarrerak

Ekainak 28tik Uztailak 1ra arte, Lekeitiko San Pedro Jaiak ospatuko dira bizkaiko udalerri honetan. Udako jai ospetsu hauen aurtengo egitaraua hauxe izango da:
EKAINAK 28, igandea - SAN PEDRO BEZPERA
- 10:00etatik 14:00etara: Umeentzako tailerrak plazako monolitoan.
- 11:30ean: Xistera partiduko finalak frontoian.
- 16:00etatik 20:00etara: Umeentzako tailerrak plazako monolitoan.
- 18:00etan: Merienda eta jaia erresidentzian. Jubilatuen elkarteak antolatuta.
- 18:00etan: Buruhandiak eta D. Terentzio eta Dñ. Tomasa kalez kale herriko txistulariek animatuta.
- 20:30ean: Lekitto musika-bandaren kalejira.
EKAINAK 29, astelehena - SAN PEDRO EGUNA
- 7:00etan: Dei eittekuak kalez kale.
- 9:30ean: Herriko txistularien diana.
- 10:30ean: Bizkaiko Open esku pilotapartiduak, frontoian.
- 10:30ean: Lekeitioko alkate, zinegotzi jaun-andre, kofradiako lehendakari eta arduradunen udaletxetik elizarainoko prozesioa, Lekitto musika-bandak lagunduta.
Gero: Meza Nagusia, elizako abesbatzak abestuta.
Segidan: San Pedroren omenezko prozesioa, Lekitto musika-bandak lagunduta. Amaieran, antzinako ohitura zahar batekin jarraituz, San Pedroren irudiarekin Kilin-Kalakoa egingo da santuaren portuko irudi aurrean.
Gero: Kaxarranka. Antzinako dantza ikusgarri hau bakarra da Euskal Herrian. Kaxarranka San Pedropean dantzatu
ostean Kofradiako aurrean dantzatuko da. Bitartean, Lekeitioko “Etorkizuna†dantza taldeak andrazkoen aurreskua
dantzatuko du plazan.
Horren ostean, Kaxarranka plazan.
- 16:30ean: Lekeitioko V. buruz buruko esku-txapelketa (finalak).
- 20:00etan: Ikastola aurretik hasita Danborrada herrikoia, “Aittitta Makurra†txarangak alaituta.
- 22:30ean: Suzko zezena plazan.
Guztia irakurri »
Erlazionatutako sarrerak

Ekainaren 17an Itsas eta Arrantza Ondareari buruzko II. Jardunaldia egingo dute Lekeitioko udalerrian. Jardunaldia Lekeitiko Kultur etxean ospatuko da eta goiz osoan zehar, gai horren inguruko adituak bilduko dira ezagutzak partekatzeko.
- Itsas eta Arrantza Ondareari buruzko II. Jardunaldietan, hurrengoko hitzaldiak ikus entzuteko aukera izango dugu:
- L’Escalako (Girona) Museo de l’Anxova i de la Sal (Antxoa eta Gatz Museoa) buruzko hitzaldia.
- Portugalgo Seixaleko udalerriaren ekomuseoaren inguruko hitzaldia.
- Pescanatur ekimenaren eta Rias Baixas arrantza-turismoaren inguruko hitzaldia.
Jardunaldiari amaiera emateko, mahai-ingurua egingo dute, eta Aurelio Gonzalez, Lenbur Fundazioaren zuzendaria, arituko da moderatzaile lanetan.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak