Uztailaren 12an, datorren igandea, Azoka Ekologikoa egingo da Loiu udalerriaren Elotxelerri auzoan. Ekitaldi berezi honetan, euskadiko baratze ekologiko onenen produktuak egongo dira salgai.
Elotxelerri auzora 30 nekazari inguru bilduko dira eta azokara hurbiltzen direnak, barazkiak, lekariak, frutak, zukuak, gazta, sagardoa, txakolina, opilak, taloa, marmelada, ardoa eta hestebeteak erosteko parada izango dute.
Gainera, artisautza postuak ere egongo dira eta eguerdian produktu ekologikoen dastatze saio eskeiniko dute Ekolur elkartekoek.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
