Etiketak: Lur Merino

Durangoko Liburu eta Disko Azoka - Lur Merino

Atzo, Durangoko Liburu eta Disko Azokaren 44. edizioaren kartela ofiziala aurkeztu zen. Aurtengoan 55 proposamen jaso dira, pasa den urtean baino 20 gehiago, eta kartel irabazlearen egilea Astrabuduako Lur Merino diseinatzailea izan da.

Aurtengo kartela aukeratu duen epaimahaia diseinu, komunikazioa eta arte plastikoetako ondoko profesional hauek osatu dute: Txelu Angoitia, argazkilaria; Pedro Mª Basañez, arkitektoa eta EHUko irakaslea; Nerea Mujika, Gerediaga elkarteko lehendakaria; Beatriz Pi, diseinatzailea; eta Imanol Larrinaga, artista plastikoa.

Lur Merino-k 1300 euroko saria jaso du eta kartelaren lema “Zure eskura dago” izan da. Hona hemen kartel irabazlea:

Durangoko Liburu eta Disko Azoka

Azkenik, aurtengo Durangoko Liburu eta Disko Azoka Abenduaren 4tik 8ra egingo da.

Informazio guztia | Durangoko Azoka

Erlazionatutako sarrerak