
Abenduaren 28tik 30era bitartean, Juan Tamariz handiaren “Magia Potagia” ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu Bilboko Euskalduna Jauregian. Trukurik onenak jendaurrean erakusteaz gainera, jolasak (ikusleek zuzen-zuzenean parte hartu ahalko dute) eta hurbileko magia saioa prestatu ditu. 40 urte daramatza Tamarizek magia munduan, eta bere emanaldi guztiei umore ukitu bat ematen die. Oraingo honetan ere, ez da aspertzeko betarik izango. Hiru emanaldi eskainiko ditu gurean, abenduaren 28an, 29an eta 30ean, hain zuzen.
Mundu osoko magorik onenetako bat dugu Tamariz, eta lau hamarkadotan ikusle nahiz kritikarien onespena lortu izan du. Nazioarteko jaialdi askotan sariak eskuratu eta magiaren inguruko hainbat liburu kaleratu ditu.
Erlazionatutako sarrerak
Musika kontzertuak aparte, Bilborock aretoak antzerkia, poesia, magia edo ipuin kontaketak ditu bere eskaintza kulturalaren barruan. Hau da abenduraren programazioa Bilborock aretoan:
Astelehena 1:
- Olerki Errezitaldia.
- Asociacion Artística Bilbaina
- Ordua: 20:00
Asteazkena 3:
- Antzerkia - UPV/EHU. Campus Bizkaia
- KAP PRODUKZ: “Txatarreria“
- Ordua: 20:00
Osteguna 11:
- XV EMAKUMEAK KONTARI
- Ordua: 19:30
Igandea 14:
- Helduentzako ipuinak:
- A la luz de las velas: “Mi familia y otros animales”
- Ordua: 20:00
Asteazkena 17:
- Antzerkia: UPV/EHU. Campus Bizkaia
- Unipress: “El Txoko de la comedia 2.008. VII Edición“
- Ordua: 20:00
Ostirala 26:
- Helduentzako poesia.
- A la luz de las velas: Anabel y Joaquín: “Poesía roja”
- Ordua: 20:00
Larunbata 27:
- Magia.
- MAGO OLIVER
- Ordua: 16:30 / 20:00
Igandea 28:
- Magia.
- MAGO OLIVER
- Ordua: 12:00 / 17:30
Erlazionatutako sarrerak