
Maialen Lujanbio hernaniarra atera zen atzo garaile Barakaldoko BEC-en ospatutako 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko Finalean. Primerako saioa egin ondoren, Lujanbiok Amets Arzalulusekin batera ailegatu zen finaleko azken txanpararte eta epaileen irizpideen arabera, Maialenek txapela eramatea merezi zuela erabaki zuten.
Barakaldoko BEC-en 14.500 lagun inguru egon ziren eta 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren sailkapena horrela geratu zen:
- Maialen Lujanbio
- Amets Arzallus
- Jon Maia
- Andoni Egaña
- Unai Iturriaga
- Sustrai Colina
- Aitor Mendiluze
- Aitor Sarriegi
Gainera, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bertsoak DVD bikoitzean jasoko ditu Bertsozale Elkarteak gabonetarako. Salneurria 12 eurokoa izango da. Final-laurden, finalaurreko eta finaleko bertsoen hautaketa bat argitaratuko du. Abenduaren 24rako, Berria egunkariarekin batera erosi ahal izango da kioskoetan.
Informazio guztia | Txapelketanagusia.eu
Antolakuntza | Bertsozale Elkartea
Ondopasan | Bertsolari Txapelketa Nagusia
Erlazionatutako sarrerak

Abenduaren 13an, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren final handia egingo da Barakaldoko BEC!-en. Txapelketaren azken saio hau goizeko 11:00etatik aurrera egingo da eta eszenatoki gainean hurrengoko bertsolariak izango ditugu:
- Andoni Egaña
- Maialen Lujanbio
- Amets Arzallus
- Jon Maia
- Unai Iturriaga
- Aitor Sarriegi
- Sustrai Colina
Gainera, Bertsozale Elkarteak finalera joan etorria egiteko autobus zerbitzua eskaintzen du. www.bertsosarrerak.eu atarian dituzue autobus txartelak eskuragarri abenduaren 3ko gauerdia bitartean.
Informazio guztia | Txapelketanagusia.eu
Antolakuntza | Bertsozale Elkartea
Ondopasan | Bertsolari Txapelketa Nagusia
Erlazionatutako sarrerak

Datorren igandean, azaroak 29, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren azken finalaurrekoa egingo da Donostian. Saio hau Antonio Elortza Belodromoa n egingo da arratsaldeko 17.30etatik aurrera eta eszenatoki gainean hurrengoko bertsolariak izango ditugu:
- Maialen Lujanbio
- Jon Maia
- Aitor Sarriegi
- Uxue Alberdi
- Arkaitz Estiballes
- Iñaki Gurrutxaga
Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak, www.bertsosarrerak.eu webgune ofizialean erosi daitezke. Hona hemen sarreren prezioak:
Guztia irakurri »
Erlazionatutako sarrerak

Datorren larunbatean, azaroak 7, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoen lehenengo saioa egingo da Bergaran. Saio hau Labegaraieta Kiroldegian egingo da arratsaldeko 17.30etatik aurrera eta eszenatoki gainean hurrengoko bertsolariak izango ditugu:
- Aitor Mendiluze
- Maialen Lujanbio
- Etxahun Lekue
- Beñat Gaztelumendi
- Fredi Paia
- Jon Martin
Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak, www.bertsosarrerak.eu webgune ofizialean erosi daitezke. Hona hemen sarreren prezioak:
Guztia irakurri »
Erlazionatutako sarrerak