Etiketak: Malabarismoa

Europako Malabaristen Topaketa Gasteizen

Uztailaren 4tik 12ra bitartean, Europako Malabaristen 32. Topaketa egingo da Gasteizen. Zortzi egunetan zehar, malabarismo eta zirku-diziplinen inguruko zenbait ikuskizunez gozatzeko aukera izango dugu munduko txoko dezberdinetatik etorritako 4.000 malabaristekin.

Malabaristen topaketa hau gauzatzeko, 86.000 metro koadro baino gehiagoko gunea jarriko dute Mendizabalan, eta bertan egingo dituzte jarduera gehienak. Gainera, Europa jauregia, Mendizorrotza pabiloia, Arabako Kanpusa, plaza Berria eta Foru plaza ere ekintza desberdinen agertoki izango dira.

Informazio guztia | EJC 09
Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak