
Getxoko Komikiaren eta Mangaren VIII. Azoka 2009ko azaroaren 27an, 28an eta 29an egingo da. Aurtengo azoka bi gune bereizitan ospatuko da: batetik, komikiaren gunea Areetako Geltokia plazako karpan, eta, bestetik, mangaren gune berria Erromoko Santa Eugenia plazan.
Bi guneek erakusketetarako eremu bat, lantegiak, ekitaldi-aretoa (mangaren gunean jardueretarako agertoki bat ere jarriko da) eta argitaletxeentzako, dendentzako, erakundeentzako, fanzineentzako eta komikiaren eta mangaren munduarekin zerikusia duen ororentzako merkataritza-eremu bat izango dituzte.
Azokaren ordutegia honako hau izango da:
- Goizez, 11.00etatik 14:30etara.
- Arratsaldez, 17.00etatik 21:00etara.
Iturria | salondelcomicdegetxo.net
Erlazionatutako sarrerak

Urriaren 8tik 12ra bitartean, Mangamore azoka egingo da zornotzan, Manganime eta Japoniar Kultura Jardunaldiak. Japoniar kulturaren inguruko jardunaldi hauen helburu nagusia subkultura honek, eta bere baitan batzen diren diziplina ezberdinek, gazteen artean sorrarazten duen interes hazkorrari erantzutea da.
Hona hemen 2009ko Mangamore jardunaldien egitaraua:
Urriak 8
- 19.00 - 21.00 Koloreztatze digitaleko manga tailerra Kamikaze Factoryk emana
Urriak 9
- 18.00 - 21.00 Hitzaldia: Manga Euskadin
- 19.00 - 21.00 Koloreztatze digitaleko manga tailerra Kamikaze Factoryk emana
Urriak 10
- 11.30 - 22.00 Manga liburutegia
- 11.30 - 22.00 Benami jolasak
- 11.30 - 22.00 Jolasak sarean
- 11.30 - 22.00 Bideo-jolasak
- 11.30 - 22.00 Anime proiekzioak
- 11.30 - 14.00 Fast Manga lehiaketa
- 11.30 - 14.00 Koreografien lehiaketa
- 11.30 - 22.00 Standak
- 11.30 - 22.00 Mahaiko jolasen ludoteka
- 17.00 - 22.00 Proiekzioak
- 17.00 - 22.00 Ile apainketa
- 17.30 - 18.00 Aurkezpena: “Ongi etorri Ureshi”
- 18.00 - 20.30 Cosplay Mangamore lehiaketa eta Yamatoren aurretiko hautaketa
- 21.00 - 22.00 Kontzertua: Violent Pachinko
- 22.00 - 3.00 Disko-karaoke Japan jaia: MANAPAN DJ + FANGORKA DJ
Guztia irakurri »
Erlazionatutako sarrerak