Etiketak: Metro bateko letrak

'Metro bateko ametsak' Bilboko Arriaga Antzokian
Azaroaren 15tik 18ra bitartean, ‘Metro bateko ametsak’ antzerki obra ikusteko aukera izango dugu Bilboko Arriaga Antzokian. Hortzmuga antzerki taldeak hogei urte bete ditu, eta hau ospatzeko Julen Gabiria idazlearen ‘Metro bateko letrak’ liburuaren antzerki-moldaketa eskeiniko digu.

Lau egunetan zehar, obraren euskarazko bi emanaldi eta gaztelaniazko beste bi ikusteko aukera izango dugu:

  • Azaroak 15: 19:00. Gaztelaniaz
  • Azaroak 16: 10:30.Gaztelaniaz
  • Azaroak 17: 10:30. Euskeraz
  • Azaroak 18: 10:30. Euskeraz

Zuzendaritza lanetan Raúl Cancelo arituko da eta eszenatoki gainean Izpine Soto, María Urzelai, Nabar Zarraga eta Alexander Díaz. Sarrerak 12 eurotako prezioa izango dute helduentzat eta 8 eurotako prezioa umeentzat.

Informazio guztia | Teatroarriaga.com

Erlazionatutako sarrerak