Etiketak: Miguel Salvador Quartet

Jazzaharrean jaialdia Gasteizen

Uztailaren 1etik 10era bitartean, Jazzaharrean jazz jaialdiaren 4.edizioa egingo da Gasteizen. Hamar egunetan zehar, Jazz musikaz blai aurkituko ditugu Gasteizko alde zaharreko 16 toki: Parral, Gora, Iguana, plaza del Machete, Santa María katedraleko ataria, Hala Bedi taberna, La Riojana, Artium…

Alex Caporuscio italiarra izango da uztailaren 1ean jaialdiari hasiera emango diona, hemendik aurrera Basics, Miguel Salvador Quartet, Iguana Trio, Three of Us, Txatarreria Keaton, Kúrtulus, Priscilla, Fix This eta Juan Arenales & Hot Club bezalako taldeak izango ditugu eszenatoki gainean. Jaialdia amaitzeko, Bartzelonako Ass Trio taldearen kontzertua izango dugu.

Iturria | Euskadi.net
Webgune ofiziala | Jazzaharrean

Erlazionatutako sarrerak

Miguel Salvador Quartet - 365 jazz bilbao

Aste honetan, 365 Jazz Bilbao ekimenaren barruan, Miguel Salvador Quartet taldearen kontzertuetaz gozatzeko aukera izango dugu. Bilbon emango dituzten bi emanaldiak Maiatzaren 29an eta 30an izango dira gaueko 22:30etatik aurrera, Hotel Indautxun.

Miguel Salvador gitar-jole bilbotarra da eta gaur egun, Getxoko Andres Isasi Jazz Eskolan eta Deustuko Mr Jam-en aritzen da irakasle lanetan. Taldearen burua den Miguel Salvadorrek, hurrengoko taldekideak ditu eszenatoki gainean:

  • Jonathan Hurtado (piano)
  • Gonzalo Tejada (kontrabaxua)
  • Hasier Oleada (batería)

Erlazionatutako sarrerak

365 jazz bilbao

365 Jazz Bilbao proiektua, Bilbon nazioarteko jazz-eskaintzarik onena izatea du helburu bezala. Hau lortzeko, urte osoan zehar Jazz kontzertu ugari egongo dira Bilboko zenbait lekutan: Guggenheim museoan, Indautxu Hotelan, Hesperia Hotelan edota Sheraton Hotelan adibidez.

Hona hemen 365 Jazz Bilbao jaialdi barruan Maiatzan egingo diren kontzertuak:

Sergi Sirvent Trio

  • Noiz:: Maiatzak 2 | 22:30 h
  • Non: Hotel Indautxu

Turbojazzeros

  • Noiz: Maiatzak 08/09  | 22:30 h
  • Non: Hotel Hesperia Bilbao

Jordi Berni Trio

  • Noiz: Maiatzak 15/16 | 22:30 h
    Non:Hotel Sheraton

Geri Allen Trío

  • Noiz: Maiatzak 15 | 20:00 h
  • Non: Paraninfo Universidad de Deusto

Gintonic

  • Noiz: Maiatzak 22/23 | 22:30 h
  • Non: Hotel Domine

Miguel Salvador Quartet

  • Noiz: Maiatzak 29/30 | 22:30 h
  • Non: Hotel Indautxu

Erlazionatutako sarrerak