Etiketak: Mr. Love & Justice

Musiketan 2009 - Billy Bragg

Urriaren 18tik maiatzaren 23ra bitartean, Musiketan musika jaialdia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Aurtengo lehenengo hitzordua Billy Bragg-ekin izango da gaueko 20:30etan eta sarrerak 11 eurotako prezioa izango dute.

Billy Bragg Essex-en jaio zen, Erresuma Batua, eta 25 urte daramatza eszenatokien gainean, hasieran punk-arekin kaleetara lotuta eta orain folka jorratuz. Billy Bragg-ek 12 diska kaleratu ditu eta bere azken lana Mr. Love & Justice izenarekin plazaratu zen 2008an.

Kontzerturako sarrerak leihatilan bertan eros daitezke (Astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara), telefonoz (944 310 310), internetez edota Kutxazain automatikoetan.

Ondopasan | Musiketan

Erlazionatutako sarrerak