Etiketak: Mungia

San Anton Azoka

Urtarrilaren 17an eta 18an, San Anton azoka ospatuko da Amurrioko eta Mungiako bizkaitar udalerrietan. Mungian urtarrilaren 18rako antolatu dituzten jardueren artean, ganadu, lore eta nekazaritzako makineriaren erakusketa eta salerosketa nabarmendu behar dira. Odolkiek ere toki garrantzitsua izango dute azokan: batetik, Euskadiko Odoloste eta Txorizo Lehiaketaren XIV. edizioa hartuko du Mungiak, eta, bestetik, Bizkaiko udalerrira bertaratzen direnek odolosteak egiteko prozesuaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute. Arratsalderako pilota partidak antolatu dituzte, eta trikitilariek eta musika-bandek eguna girotuko dute.

Bestaldetik, Amurrion (urtarrilaren 17an) bertako produktuen, sukaldeko tresnen, zuhaitzen eta era guztietako landareen erakustoki bihurtuko da. ainbat jaki (gazta, ogia, eztia eta kontserbak, esaterako) salduko dituzte erakustokietan, eta horrez gainera, bitxiak, saskiak, eskulanak eta artilezko arropa ere eskuratzeko parada izango dute bisitariek.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Mungiako Jaiak

Bihar, ekainak 28, San Pedro jaietako egitarauaren barruan dagoen Baserritarren Eguna egingo da Mungian. Baserri munduaren inguruko jaialdi hau Foruen enparantzan eta Alkartasuna kalean ospatuko da eta nekazaritza-produktuak jarriko dituzte salgai, eta onddoak eta perretxikoak dastatzeko nahiz erosteko parada izango da, Mungiako Mikologi Elkartearen eskutik.

Gainera, trikitilari eta txistulariak giroa animatzen duten bitartean, bertako animalien eta animalia exotikoen erakusketa hartuko du Torrebillela parkeak. Azkeinik, Gizaberri Elkartasun Taldeak, bigarren eskuko liburuen azoka antolatu dute baita ere.

Iturria | Euskadi.net
Informazio gehiago | Mungiako Udala

Erlazionatutako sarrerak