Etiketak: Musikala

Saturday Night Fever musikala

Saturday Night Fever, gaur egungo musikalik ezagunenetako bat, Euskadin izango dugu aurki. Oraingo honetan Karen Brucek egingo ditu zuzendari lanak, izen bereko pelikula ospetsuan oinarrituta. Juan Pablo Di Pace (musikal askotan aritu izan da, baita Mamma mia filmean ere) Argentinako aktoreak Tony Manero gorpuztuko du, bere garaian John Travoltak egin zuen bezala.

Bi ordu baino gehiagoko lan zoragarri horrek ikusleak dantzan jarriko ditu, koreografia bikainak eta Bee Gees taldearen abesti ezagunak (“Stayin’ Alive”, “Night Fever” eta “How deep is your love”, esaterako) direla medio.

Musikala Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eta Principal Antzokian izango da ikusgai, martxoaren 4tik 7ra eta 18tik 21era, hurrenez hurren. Egun batzuk geroago (maiatzaren 6tik 16ra) Bilboko Arriaga Antzokira iritsiko da.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Hoy no me puedo levantar musikala

Nacho Canoren “Hoy no me puedo levantar” musikala Euskadiko hiriburuetara bueltatuko da ekainean eta uztailean. Mecanoren musika eta antzerkia nahasten duen ikuskizun arrakastatsu hau, honako egitaraua burutuko du euskadiko antzoki garrantzitsuenetan:

Erlazionatutako sarrerak

Jesucristo Superstar - Victoria Eugenia Antzokian

Apirilak 9tik 13ra, Jesucristo Superstar musikala egingo da Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Jesucristo Superstar obra Jesusen bizitzako azken zazpi egunak kontatzen ditu musika eta abestien bidez: Judaren traizioa, “Azken afaria”, Maria Magdalenarekin izandako harremana eta gurutziltzaketa.

Aste Santuan ikusteko oso egokia den obra honetan Stephen Rayn dugu zuzendari lanetan, musikan Xavi Torras eta antzezle nagusietan bost persona aurkitzen ditugu: Rauch, Sandra Criado, Lorena Calero, Paco Arrojo eta Luis Amando.

Emanaldien ordutegia hau izango da:

  • Apirilak 9: 20:00etan
  • Apirilak 10, 11 eta 12: 18:30ean eta 22:00etan
  • Apirilak 13: 17:30ean

Azkenik, sarrerak 25-50 eurotako prezioa izango dute.

Ikuskizunaren deskribapena:

Andrew Lloyd Webber eta Tim Rice autoreen Jesucristo Superstar obra mugarri izan zen musikalen historian. Jesusen bizitzaren azken zazpi egunak kontatzen ditu musikalak: Judasen traizioa, azken afaria, Maria Magdalenaren maitasuna eta gurutziltzaketa. The Who taldearen musikaren eraginpean, Webber-ek rock kutsu nabarmena duen partitura lortu zuen, baita ahaztezin bihurtu diren abestiak idatzi ere.

Informazio guztia | Victoria Eugenia

Erlazionatutako sarrerak

Urtarrilak 14tik 17ra Sweeney Todd musikala izango da Bilboko Arriaga Antzokian. “Sweeney ToddStephen Sondheim 1979 sortutako musikala da eta pasaden urtean Tim Burton-ek zineman ikusteko moldapena egin zuen Johnny Depp eta Helena Bonham Carter-en laguntzarekin.

Musika eta umore beltza nahasten duen ikuskizun hau Mario Gas-en eskutik dator Bilbora eta aktore nagusi moduan Joan Crosas eta Vicky Peña izango ditu.

Sweeny Todd-ren emanaldia 20.00etan hasiko da eta sarrerak 15-38 eurotako prezioa izango dute.

Iturria | Arriaga Antzokia

Erlazionatutako sarrerak