Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Musiketan . Euskal Herria
Etiketak: Musiketan

Elliot Murphy - Musiketan 2009

Urriaren 18tik maiatzaren 23ra bitartean, Musiketan musika jaialdia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Datorren igandean, urtarrilak 17, Elliot Murphy-ren kontzertua ikusteko aukera izango dugu gaueko 20:30etan eta sarrerak 11 eurotako prezioa izango dute.

Kontzertu honetan,  New York-eko bakarlariaren azken disken abestiak entzuteko parada izango dugu, Notes From the Underground (2008) eta Elliot Murphy sings Dylan (2009), baina baita ere betiko klasikoak.

Erlazionatutako sarrerak

Eleanor McEvoy

Urriaren 18tik maiatzaren 23ra bitartean, Musiketan musika jaialdia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Datorren igandean, azaroak 29, Eleanor McEvoy-ren kontzertua ikusteko aukera izango dugu gaueko 20:30etan eta sarrerak 11 eurotako prezioa izango dute.

Eleanor McEvoy irlandako abeslaria da eta Bilbon Singled Out deituriko azken diska aurkeztuko du zuzenean. Singled Out kantariaren bederatzigarren lana bilakatu da eta bertan rock/folk doinuak entzuteko parada izango dugu.

Webgune ofiziala | Eleanor MCevoy

Ondopasan | Musiketan

Erlazionatutako sarrerak

Musiketan - Kim Richey

Urriaren 18tik maiatzaren 23ra bitartean, Musiketan musika jaialdia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Datorren igandean, azaroak 1, Kim Richey-ren kontzertua ikusteko aukera izango dugu gaueko 20:30etan eta sarrerak 11 eurotako prezioa izango dute.

Kim Richeyk estatubatuar bakarlaria daukagu eta bere kantuetan country eta pop musika nahasten da eta gaur egun, sei diska ditu kalean. Bere azken lana 2007an plazaratu zen eta “Jack and Jill” izenarekin aurkitu dezakegu dendetan.

Ondopasan | Musiketan

Erlazionatutako sarrerak

Musiketan 2009 - Billy Bragg

Urriaren 18tik maiatzaren 23ra bitartean, Musiketan musika jaialdia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Aurtengo lehenengo hitzordua Billy Bragg-ekin izango da gaueko 20:30etan eta sarrerak 11 eurotako prezioa izango dute.

Billy Bragg Essex-en jaio zen, Erresuma Batua, eta 25 urte daramatza eszenatokien gainean, hasieran punk-arekin kaleetara lotuta eta orain folka jorratuz. Billy Bragg-ek 12 diska kaleratu ditu eta bere azken lana Mr. Love & Justice izenarekin plazaratu zen 2008an.

Kontzerturako sarrerak leihatilan bertan eros daitezke (Astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara), telefonoz (944 310 310), internetez edota Kutxazain automatikoetan.

Ondopasan | Musiketan

Erlazionatutako sarrerak

Elliot Murphy - Musiketan 2009

Urriaren 18tik maiatzaren 23ra bitartean, Musiketan musika jaialdia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Aurtengoan 13 emanaldi eskeiniko dira eta egitarau musikalak estilo ugari bilduko ditu: folka, rocka, jazza, bluesa eta Latinoamerikako musika, besteak beste.

Hona hemen, 2009ko Musiketan jaialdiaren egitaraua:

  • Urriak 18 - Billy Bragg (UK)
  • Azaroak 1 - Kim Richey (USA)
  • Azaroak 15 - Chiwoniso (Zimbabwe)
  • Azaroak 29 - Eleanor MCeboy (irlanda)
  • Abenduak 13 - Trio Balkan Strings (serbia)
  • Urtarrilak 17 - Elliot Murphy (USA)
  • Urtarrilak 31 - Mahsa & Marjan Vahdat (iran)
  • Otsailak 14 - Cara Dillon (irlanda)
  • Otsailak 28 - Mr. & Mrs. (UK)
  • Martxoak 28 - Zezo Riberio (Brasil)
  • Apirilak 18 - Anne McCue (Australia)
  • Maiatzak 9 - Neco Novellas (Mozambique)
  • Maiatzak 23 - Annabelle Chvostek (Kanada)

Kontzertu guztiak gaueko 20:30etan hasiko dira eta sarrerak 11 eurotako prezioa izango dute.

Informazio gehiago | Euskalduna.net

Erlazionatutako sarrerak