
Uztailaren 18an, larunbata, Spraikada Euskal Herriko VI.Graffiti Lehiaketa ospatuko da Mutrikuko udalerrian. Lehiaketan parte hartuko duten hamar taldeak aukeratuak izan dira iada eta zirriborroak hemen ikus daitezke.
Goi mailako graffiti lehiaketaz aparte, larunbatean graffiti eta break dantza tailerrak eta zenbait Dj egongo dira giroa berotzeko. Lehiaketan 16 urtetik gorako gazte euskaldunak hartuko dute parte, teknikak eta gaia librea izanik, eta graffitiak 7×2 metroko hormetan egingo dira.
Lehiaketa ikusgarri honen sariak hauek izango dira:
- 1.500 €
- 1.200 €
- 900 €
Informazio guztia | Spraikada
Erlazionatutako sarrerak
Mutrikuk 800. urteurrena ospatzen du aurten eta Udalak irailaren 28ra arte luzatuko den egitaraua prestatu du. Egitarau honen barruan kultura-ekintza ugari aurkituko ditugu, mutrikuarren eta bisitarien gozamenerako:
- Ekainak 20 - “Mutriku: 800 urte, 800 aldarte” (antzerkia)
- Ekainak 28 – Arrantzaren inguruko lanbide zaharraren eta bale harrapaketaren antzezpena
- Uztailak 18 – SPRAIKADA 09, “Euskal Herriko VI. Graffiti Lehiaketa”
- Uztailak 18 - Hirugarren Waterpolo Txapelketa (igerileku naturala)
- Abuztua-Iraila –Abuztua – Erakusketa, “Mutrikuren Jatorria: itsasoa ardatz duen historia bat”
- Irailak 4 – Euskadiko Orkestra
- Irailak 19 – Argi Beltz Zuzenean (Tirri Tarra + Sotto Voce Orkestra + Madalen Abesbatza + Kantuz Bizi Abesbatza + Parrokiko Abesbatza)
- Irailak 28 – Mutrikuko Herri Krosa
Iturria | Mutrikuko Udala
Erlazionatutako sarrerak

Apirilaren 4an, Berdel eguna izango da Mutrikuko Gipuzkoar Udalean. Egun osoan zehar, berdela sustatzeko zenbait ekimen egingo dira San Pedroko arrantzale kofradiaren antolakuntzarekin.
Alde batetik, portuan berdelaz egindako milaka pintxo eskainiko dituzte Mutrikura hurbiltzen diren bisitari guztiei eta bestaldetik, udalerriko tabernetan ere berdel-pintxoak banatuko dituzte doan. Gainera, berdela daztatzeaz aparte, Mutrikuko Kalatxori Bela Elkarteak antolatzen duen Urrezko Berdela Bela Txapelketa egingo da.
Udalak, aurten Mutrikuko hiri-gutunaren 800. urteurrena ospatzen du. Alfontso VIII, Gaztelako erregeak, Mutrikuko herriari eman zion 1209an. hirigutuna. Honek, Mutriku, Gipuzkoako herririk zaharrenetakoa bihurtzen du.

Informazio gehiago | Mutrikuko Udala
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak