Urtarrilaren 2an, datorren larunbatean, Urteberriko Feria egingo da Deban. Azoka hau Gipuzkoan egiten den urteko lehen nekazaritza eta abeltzaintza azoka da eta eguneko egitarauak fruitu eta barazki lehiaketa eta gazta lehiaketa ditu nabarmentzekoen artean.
Hona hemen datorren urteko azokaren egitaraua:
- Goizeko 09:30 etan - Musika Bandarekin Kalejira.
- Goizeko 10:00 etan - Ganadu feria kioskoan
- Goizeko 10:30 etan - Trikitilariekin kalejira
- Goizeko 11:00 etan - Txistulariekin kalejira
- Goizeko 12:00 etan - Debako Musika Eskolako dantzarien emanaldia Jubilatuen Plazan
- Eguerdiko 13:00 etan - “ZUBELTZU” Bertso paperen sari banaketa
- Eguerdiko 13:30 etan - Urte Berri Feriako sari banaketa
- Eguerdiko 13:30 etan - Musika Bandarekin Kalejira
- Arratsaldeko 17:00 etan - Idi Probak
- Gaueko 22:00 etan - Idi Probak
Iturria | Deba.net
Erlazionatutako sarrerak

Abenduaren 13an, igandea, Santa Luzia azoka egingo da Zumarraga eta Urretxuko gipuzkoar udalerrietan. Santa Luzia egunea, goizetik jarriko dituzte postuak abeltzain, nekazari eta bestelako saltzaileek bi udalerriotan eta azokari 8:00etan emango diote haiera.
Urdaneta kalean zaldi aziendaren nahiz bestelako abereen feria izaten da, eta nekazaritzako makinen saltzaileak herri bereko La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan egoten dira. Bestalde, Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazak Oilasko eta kapoi lehiaketak hartuko ditu. Urretxuko Iparragirre kalean eta Abenida Berrian zein Zumarragako Trintxeran eta Euskadi Plazan artisauek euren lanak erakutsi ohi dituzte.
Ikusteko eta erosteko egoten diren gai guztiez gainera, herriko kaleetan musika talde ugari ibiltzen da giroa alaitzeko. Urretxu eta Zumarragako txistulari, musika bandak eta trikitilariak nonahi aurki daitezke. Hori gutxi balitz, Urretxuko Ederrena pilotalekuak herri-kirolen erakustaldiak (aizkolariak, harri-jasotzaileak) eta profesionalen arteko pilota partidak hartuko ditu. Bukatzeko, Zumarragako Euskadi plazan idi-proben erakustaldia egingo dute.
Informazio guztia | Santalutzi.com
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Larunbat honetan, GaztaƱerre Azoka ospatuko da Soraluzeko gipuzkoar udalerrian. Azoka honetan nekazaritza, abeltzaintza eta eskulangintza izaten da protagonista nagusia eta urtero bezala, abereen eta hegaztien erakusketa jartzeaz gainera, bertako baserritar eta artisauek euren produkturik onenak salduko dizkiete bisitariei.
Gainera, giroa berotzeko, bertsolariak ikus-entzuteko aukera izango dugu eta egunaren amaieran herri-afaria egingo da Ibai-Eder elkartearen egoitzan.
Informazio guztia | Soraluze.net
Erlazionatutako sarrerak

Datorren igandean, urriak 4, Mahuka Eguna ospatzen da Zallan herriko jaien egitarauari amaiera emateko. Mahuka egunean gastronomia izaten da protagonista nagusia eta eskualdeko baserritarrak Zallako erdigunean biltzen dira euren produktuak erakusteko: gazta, ogia, txakolina, eztia, fruta, barazkiak eta landareak.
Aipatzekoa da orain 60 urte baino gehiago egiten hasi ziren baserriko produktuen lehiaketa eta bertako ganaduaren erakusketa. Gainera, goizeko 10:00etan hasten de egitarauaren barruan, txahala errea egiten dute gero pintxoetan banatzeko, eta baita ere herri bazkaria, dantzaldia eta herri-kirolen erakusketa.
Erlazionatutako sarrerak

Uztailaren 25ean, larunbata, Nekazaritza ekologikoaren inguruko azoka egingo da Bakioko bizkaitar udalerrian. Azoka honen atzean Ekolur Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekologikoaren Bizkaiko Elkartea izango dugu eta 40 stand inguru jarriko dituzte Sabino Arana Etorbidean.
Kalean zehar izango dira stand hauetan, zenbait produktu ekologiko erosteko eta daztatzeko aukera izango dugu: barazkiak, askotariko gaztak (ahuntz eta behi-gazta, esaterako), eztia, marmelada, ogia, euskal pastela, galletak, sagardoa, taloa, landareak, hestebeteak, jogurtak, pintxoak, olioa, ardoa eta txakolina. Horrez gainera, haurrentzat zuzendutako jarduerak ere prestatu dituzte.
Iturria | Ekolur
Erlazionatutako sarrerak