Urtarrilaren 21etik 22ra bitartean, Oiongo San Bizente eta San Anastasio jaiak antolatzen dira. Jai hauetan egiten diren jardueren artean Katxiren iraulketak merezi du aparteko aipamena: Herriko pertsonaiarik ospetsuena dugu Katxi. Zaila da haren jatorria zehaztea, baina idatzizko lehenengo aipamena 1676. urtekoa da. Katxiren janzkera aldatuz joan da urteen poderioz; gaur egun, marra gorri eta berdedun feltrozko jantzia, mota bereko txanoa eta azeri-larrua daramatza. Mahuketan “El Cachi” izena darama idatzita, eta, sorbaldan, “Viva San Vicente. Oyón-Oion” leloa.
Bi jai egun hauetan, antzezkizun berezia egiten dute herriko parroki-elizaren eta Udaletxearen aurrean. Elizaren atarian oiondarrek multzo bat osatzen dute, agintariak, udaleko nahiz elizako ordezkariak eta haurrak lagun dituztela. Habaneraren soinua hasi bezain pronto, Katxi erdian jartzen da, etzanda, kultura-sailburuaren aurrean. Azken horrek, Oiongo bandera Katxiren gainean mugitzen du. Pertsonaia bitxia banderaren azpian iraulkatzen da, eta, bukatutakoan, txanoa jaurtitzen du. San Bizente eta San Anastasio goraipatu ostean, eliza barruan sartzen dira guztiak. Udaletxearen aurrean ere eszena bera antzezten du Katxik.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
