Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Olagarro Eguna . Euskal Herria
Etiketak: Olagarro Eguna

Olagarro Eguna Zumaian

Larunbat honetan, irailak 19, Olagarro Eguna ospatuko da zumaiako udalerrian. Udalerriko jairik ospetsuenetako bat dugu hau eta egun osoan zehar ekintza ugari egiten dira. Hona hemen 2009ko Olagarro Egunaren egitaraua:

  • 09:00etan diana txistulariekin.
  • Goiz partean, V. Argazki Rallya. Izen-ematea turismo bulegoan 08:30etik 09:30era. Sari-banaketa urriaren 2an (ostirala) izango da Forondan.
  • 10:00etatik 13:00etara sukaldariak lanean Eusebio Gurrutxaga plazan: Lehiaketa gastronomikoa, herriko elkarte eta koadrilen artean.
  • 11:00etatik 12:30era, Gernika parkean haur eta gaztetxoentzako antzinako jolasak (zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea…), Itxas-Gain Elkarteak antolatuta.
  • 11:00etatik 14:00etara Gernika parkean, Elikagaien Azokatxoa.
  • 11:00etatik 14:00etara, Kofradian, Arrainen Benta Aretoa ikusgai.
  • 11:15ean hamaiketakoa Pulpo elkartearen olagarro-harrapatzaile izandakoentzat.
  • 11:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan, batel-estropadan parte hartuko duten arraunlari guztiei dortsalak banatuko zaizkie. Jarrain, Mackensy’s Band Eskoziako taldeak lagunduta arraunlari guztiekin kalejiran estropada eremura abiatzea.
  • 12:30ean Txomin Agirre kaian koadrilen arteko batel-estropada, Olarro Eguneko III. Bandera.
  • 12:00etan Zumaiako helduen danborrada, Itsas kiroldegitik irten, Amaiako plazatik pasa eta Erribera kaletik Eusebio Gurratxaga plazan bukatu.
  • 12:30ean Beheko Plaza abesbatzaren eta Pola de Sieroko (Asturias) koruaren saioak herrian zehar.
  • 13:00etan Lehiaketa Gastronomikoko epaia eta sari-banaketa. Epaian, besteak beste, Arzak jatetxeko taldekideek hartuko dute parte.
  • 13:30ean Olagarro-zopa txosnetan.
  • 14:30ean Herri Bazkaria, Eusebio Gurrutxaga plazan.
  • 17:00etan Txomin Agirre kaian koadrilen arteko batel-estropada, Olarro Eguneko III. Bandera. Irabazleek helmugan bertan jasoko dute bandera.
  • 17:00etatik 20:00etara ateak zabalik Kofradian, Arrainen Benta Aretoa ikusteko.
  • 18:00etatik aurrera Arbustaingo arranplan, gaztetxoentzako uretako jolasak (kukainak, zinta harrapatzea kamara gainean…), Itxas-Gain Elkarteak antolatuta.
  • 18:00etatik aurrera txosnetan olagarro-brotxetak eta sagardoa. Ordu berean Ordiziako Laguntasuna Rondallaren kalejira.
  • 22:00etan Harribil dantza taldearen ‘Urratsen oihartzuna’ ikuskizuna. Aita Mari aretoan.
  • 23:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan Dantzaldia, DJ Jon disko-jartzailearen eskutik.

Iturria | Zumaia.net

Erlazionatutako sarrerak