Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Oñati . Euskal Herria
Etiketak: Oñati

Debagoieneko Jardunaldi GastronomikoakMartxoaren 2tik apirilaren 30era bitartean Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoak egingo dituzte. Jardunaldi hauen helburua Eskualdeko gastronomia eta ondare historikoa ezagutzea da eta horretarako, bertako 16 jatetxe lurraldeko produktuez osatutako menu bereziak eskeiniko dituzte. Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoetan parte hartuko dituzten jatetxeak hauek izango dira:

  • Aretxabaleta; Baster Alde.
  • Arrasate; Aldapa (Batzokia), Erreka, Hilarion, Santa Ana
  • Bergara: Lasa, Tartufo, Zabala, Zumelaga
  • Eskoriatza: Hotel Mendigoia
  • Leintz Gatzaga: Gure Ametsa, Soran
  • Oñati: Etxe-Aundi, Goiko Benta, Soraluze, Zelai-Zabal

Gainera, Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoen egitarauaren barruan eskualdeko museo, baserri eta txoko esanguratsuenetara bisitaldi gidatuak antolatu dituzte. Leintz Gatzagako Gatz Museoa, Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatea, Arrikrutz kobazuloak, Arantzazuko santutegia eta Eskoriatzako Ibarraundi Museoa bisitatzeko parada izango da, besteak beste. Aizkorri-Aratz Parke Naturala ezagutzeko txangoa eta mendi-ibiliak ere prestatu dituzte.


Iturria |
euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak