Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Ondarroa . Euskal Herria
Etiketak: Ondarroa

zapato-azule

Urtero bezala, ekaineko azken larunbatean Zapato Azule jaia ospatuko da, kasu honetan ekainaren 27an. Radixu Irratiak antolatuta, goizean goizetik hasten dira ekitaldiak, aspaldian ohiko bihurtu den Dinamartxa bizikleta martxarekin. Dina Bilbao herriko kirolaria zenaren omenez korritzen den proba Tolosan hasiko da 09:00etan eta 14:15 inguruan helduko da. Ez dira faltako umeentzako jolasak eta ikuskizunak, ezta nagusienentzako jarduerak, musika, antzerkia eta dantzekin, besteak beste.

Egunean zehar kamiseta azoka egongo da zabalik eta Euskadiko kamiseta lehiaketa egingo da. Dena dela, egun honetako ezaugarririk nabarmenena jende guztia mahoizko alkandorekin jantzita izango dela da, arrantzaleen erara. Jai giroa nagusi izango da herriko bazter guztietan.

iturria | Ondarruko Udala

argazkia | flickr Bidasoatik

Erlazionatutako sarrerak

Antxoa Egune 09 Ondarroan

Datorren larunbatean, Maiatzak 16, Antxoa Egune 09 egingo da Ondarroako udalerrian. Egun osoan zehar, arrain dastaketa eta salmenta, musika eta primerako giroaz gozatzeko aukera izango dugu antxoaren inguruan igaroko den jaialdi honetan.

Hona hemen Antxoa Egunaren egitaraua:

11:30etatik aurrera:

  • Eskualdeko produktoreen eta kontserben salmenta Alameda-Itsasaurre artean. (Arraun Taldeko gurasoak lanean)
  • Garai bateko ontzien jaitsiera Artibai ibaian zehar Arrigorri hondartzaraino. Ondoren estropadak.

12:00etatik aurrera:

  • UMEENTZAKO JOLASAK ALAMEDAN
  • KUADRILEN ARTEKO ARRAIN PAELLA LEHIAKETA ALAMEDAN
    300, 200 eta 100 euro lehenengo hiru kuadrilentzat Zatozteko establezimenduetan gastatzeko eta opari bat partaide guztientzako (10 gehiengoz kuadrilako).- (maiatzaren 15erarte epea apuntatzeko Zatozteko bulegoan edo zatozte@euskalnet.net Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu posta elektronikora idatziz).
  • Pintxoak eta edariak Azoka gunean herriko ostalarien eskutik.
  • Antxoarekin buztartutako produktuen salmenta: Bizkaiko txakolina, Idiazabal Gazta, Piperra.
  • Dantza saioa Kresalaren eskutik.

12:30 etan

  • Ondarrutar Naturala jokoaren Galderekin Lehiaketa (Sariak: 100, 50 eta 30 eurotako erosketa txartelak lehenengo hiru bikoteentzat hurrenez hurren)

13:00 etan

  • BERTSO SAIOA Azoka gunean: Angel Peñagarikano, Xabier Paia, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña.

13:45etan

  • Kanpoko Arrañe ematea bere lanari esker Ondarroa goraipatzen ibili den kanpotarrari, Zilarrezko Antxoa, Ondarrutik kanpo Ondarruren izena zabaltzen duen Ondarrutarrari eta Arrain paella eta Ondarrutar Naturala jokoaren lehiaketetako sari banaketa. Kresala dantza taldearen Agurrarekin.

ARRATSALDEAN:

18:30tan

  • Ondarroako arrainen dastatzea sagardoarekin lagunduta.
    Ondarroako elkarte gastronomikoen eskutik eta momentuan egindako pintxoak.
  • Haitzama, (euskal erromeria) musikarekin lagunduta.

23:00 etan

Kontzertuan dohain Itsas Aurre plazan.

  • Joxpa (erromeria)
  • A_eStetik (death black metal)
  • Jake mate (80’s punk bertsioak)
  • Stierkools (punk rock)
  • Posexus (hard rock)
  • Friskies (pop -rock bertsioak)

Iturria | Zatozte-Ondarroa

Erlazionatutako sarrerak