
Datorren urteko urtarrilaren 3tik 5ra bitartean, Hamelingo Txirularia lana ikusteko aukera izango dugu Bilboko Arriaga Antzokian. Grimm anaiek sortutako pertsonaiaren magiak Arriaga Antzokia hartuko du, familia osoaren gozamenerako, eta honetan bi abesbatza, zazpi bakarlari eta 18 musikari arituko dira agertoki gainean.
Iñigo Casali iruindarrak konposatutako estreinako opera dugu honako hau, baita Nafarroako Ganbera Operak eszenaratu zuen lehenengoa ere. Pablo Ramosek egingo ditu eszena-zuzendari lanak. Aipatzekoa da azken horrek eskarmentu handia duela familiei zuzendutako ikuskizunetan (Ali Baba eta 40 lapurrak).
Sarrerak 12/8 eurotako prezioa izango dute.
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 26an, Barbara Hendricks diba izango da Bilboko Euskalduna Jauregian zuzeneko emanaldia ematen. Barbara Hendricks munduko opera konpainia opsetsuenetan ariutu da eta bere errepertorioan hogei opera baino gehiago ditu.
Emanaldia arratsaldeko 20.00etan izango da eta sarrerak 20/50 eurotako prezioa izango dute. Sarrerak erosteko telefonoz (944 310 310), BBK kutxazain automatikoetan, interneten eta lehiatilan bertan erosi daitezke.
Iturria | Euskalduna.net
Erlazionatutako sarrerak

Martxoak 19an, Vienatik datorren Die Flederusmas operetaren bertsio berria ikusteko aukera izango dugu Gasteizko Principal Antzokian. Die Flederusma, Johan Strauss II. aren opereta ospetsuenetako bat da eta 1874. urtean estreinatu zen Vienako hirian.
Opera komiko honetan, Henri Meilac eta Ludovic Halévy izango ditugu eszenatoki gainean progtagonista moduan eta Martin Mazik zuzendaritzan. Emanaldia gaueko 20.30etan izango da eta sarrerak 12-27 eurotako prezio izango dute.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak
Otsailaren 14an, 17an, 20an eta 23an, Carmen opera ikusteko aukera izango dugu Bilboko Euskalduna Jauregian. Opera ikuskizun hau ABAO-OLBE elkarteak antolatu du, Finlandiako Opera Nazionalak ekoitzitako bertsioa izango da eta gainera, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eta Bilboko Opera Koruaren kideak arituko dira eszenatoki gainean antzezleen laguntza moduan.
Carmen opera, Bizetek 1875. urtean konposatu zuen Ludovic Halévy eta Henri Meilhacen liburuan oinarrituta. Bilboko emanaldietan, Natascha Petrinsky eta Maria Riccarda Wesseling mezzo-sopranoek egingo dute Carmenen papera, Petrinsky hilaren 14an eta 17an eta Wesseling, 20an eta 23an.
Emanaldi guztiak gaueko 20.00etan izango dira eta sarrerak General Tickets webgunean erosi daitezke.
Iturria | OLBE ABAO | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Gasteizko Udalak, Antzoki sarearen neguko programazioa argitaratu du otsail, martxo eta apirilaren hasierarako. Neguko egitaraua antzerkia, umorea, musika eta dantza nahasten duen 45 proposamenez osatuta dago:
Principal antzokiko agertokian helduentzako sei antzezlan taularatuko dira:
- Traspasos arabar konpainiaren “Me llamo Rachel Corrie” lanaren estreinaldia - Otsailaren 6an eta 7an.
- “Seis lecciones de baile en seis semanas“, Lola Herrera eta Juanjo Artero aktoreekin - Otsailaren 27an eta 28an.
“Un dios salvaje“, Aitana Sánchez Gijón, Pere Ponce, Maribel Verdú eta Antonio Molero aktoreekin - Martxoaren 5ean eta 6an.
- “El encuentro de Descartes con Pascal joven“, José MarÃa Flotats aktorearekin - Martxoaren 13an eta 14an.
- “La taberna fantástica“, Alfonso Sastre antzerkigilearena, Centro Dramático Nacional-aren produkzioa - Martxoaren 27an eta 28an.
- Ramón MarÃa del Valle-Inclánen “Los cuernos de don Friolera“, Teatro Español-aren produkzioarekin - Apirilaren 3an.
- Johann Strauss semearen “Die Fledermaus” (Saguzarra) - martxoaren 19an
- Mikel Urdangarin. “Anek idatzi dit zutaz” lana aurkeztuko du, otsailaren 25ean.
- Oreka TX. Txalapartariek “Nömadak TX zuzenean: musika bidaia bat” joko dute, martxoaren 7an.
- Kontzertu Handien IV. Zikloa. Otsailaren 5ean hasiko da, Royal Philarmonic Orchestra-rekin; ekainaren 6ra arte beste lau talde eta interprete arituko dira zikloan.
- Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Denboraldi honetan hiru kontzertu eskainiko du, urtarrilaren 21ean eta otsailaren 9an eta 26an.
Egitarau osoa, Gasteizko Udalaren webgunean aurkitu dezakezue.
Erlazionatutako sarrerak