Etiketak: Ordizia

Artzain Eguna Ordizian

Apirilak 7an, Artzai Egunaren 16. edizioa egingo da Ordiziako Gipuzkoar udalerrian. Egun osoan zehar, artzain munduari egingo zaio omenaldi Ordiziako alde zaharretako kaletan eta progagonista nagusiak artzaintza, artzainak eta gaztak izango dira hainbat ekitaldietan.

Gainera, egun honetan Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egingo da eta gazta eta Goierriko produktuak saltzeko saltokiak jarriko dira. Goizeko 11ak aldera, 2.000 ardik Ordiziako Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ohi dituzte, antzina artaldeek herrietatik egiten zuten ibilbidea gogora ekarriz. Halaber, Latxa arrazako aharien lehiaketa-erakusketa ere antolatzen dute Artzain Egunean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehiaketarik garrantzitsuenetako bat dugu hori, animalien kantitatea zein kalitatea kontuan hartuta. Aurrekoa gutxi balitz, bildotsa burduntzi erara dastatu edo ardiei ilea mozteko prozedura (eskuz eta mekanikoki) ikusi ahal izango dute bisitariek. Urtero legez, gazta, bertoko produktuak eta artisautza objektuak ere salduko dituzte, eta trikitilariek eta dultzaineroek girotuko dute jaia.

Erlazionatutako sarrerak

Artisaualdia. Artisauen Azoka Ordizian

Urriaren 9tik 12ra bitartean, Artisaualdia ekimenaren bigarren edizioa ospatuko da Ordizian. Birziklapen eta artisautza azoka honetan jardunaldi, tailer eta lehiaketa ugari egingo dira.

Hona hemen aurtengo Artisaualdiaren egitaraua:

OSTIRALA 9

  • 17:00 Jardunaldien eta Azokaren irekiera.
  • 18:00 Agintarien Inauguraketa.

LARUNBATA 10

  • Egun osoan zehar tailer hezitzaileak
  • “Kolorezko mundua”. Artisauek emandako material hondakinekin munduko mapa osatuko da.
  • “Soinua denean dago”. Birziklatutako materialekin musika-tresnen sorkuntza. Marcello Liberatoren eskutik.

IGANDEA 11

  • Egun osoan zehar tailer hezitzaileak
  • “Kolorezko mundua”. Artisauek emandako material hondakinekin munduko mapa osatuko da.
  • “Soinua denean dago”. Birziklatutako materialekin musika-tresnen sorkuntza. Marcello Liberatoren eskutik.
  • “Paper artisauaren sorkuntza” Felix Aranbururen eskutik.

ASTELEHENA 12

  • Egun osoan zehar tailer hezitzaileak
  • “Kolorezko mundua”. Artisauek emandako material hondakinekin munduko mapa osatuko da.
  • “Soinua denean dago”. Birziklatutako materialekin musika-tresnen sorkuntza. Marcello Liberatoren eskutik
  • “Paper artisauaren sorkuntza” Felix Aranbururen eskutik.
  • 20:00 “PIEZA BAKARREKO” artisau irabazleari sari banaketa.
  • 20:30 Jardueren eta Azokaren amaiera eta Artisauen argazkia
  • “PIEZA BAKARRA”: Azokan parte hartzen duten artisauen erakusketa. Pieza hoberenaren hautaketan parte hartzeagatik, DELIKATUZeko produktuen lote baten zozketan sartuko zara.
  • “Jantziak ez jazteko” Tytti Thusberg Finlandiar diseinatzailearen erakusketa.
  • “Naturargiak” Pedro Casteloren lanpara birziklatuen erakusketa.
  • Leku apainketaren lehiaketa.

Iturria | Ordizia.org

Erlazionatutako sarrerak

Ordiziako Euskal Jaiak

Irailak 4tik 13ra bitartean, Euskal Jaiak ospatuko dira Ordiziako gipuzkoar udalerrian. Jai hauetan ikuskizun folklorikoak, herri kirolak, herriko produktuen lehiaketak egingo dira eta gainera primerako giroaz gozatzeko aukera izango dute herri honetara hurbiltzen direnak.

Hona hemen 2009ko Ordiziako Euskal Jaien egitaraua:

Irailak 4, ostirala:

  • Gaueko 22:00etan: Plaza Nagusian, Alur dantza taldearen “Sua” ikuskizuna.

Irailak 5, larunbata:

  • Goizeko 11:30etatik 13:30etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara: Haurrentzat parkea puzgarriekin, Beti Alai Pilotalekuan.
  • 19:30etan: Erraldoien Alardea, trikitilariek eta txarangak lagundurik.
  • 21:30etan: Plaza Nagusian, Eusko Dance Live 2009 ikuskizuna.

Irailak 6, igandea:

  • Goizeko 09:00etan: Goiz eresia Trikitilarien eskutik.
  • 12:00etan: Meza Nagusia.
  • 14:15etan: Jubilatu eta pentsiodunen bazkaria Beti-Alai pilotalekuan.
  • Ondoren: Dantzaldia orkestra batez alaitua.

Irailak 8, asteartea:

  • Arratsaldeko 17:30etan: Plaza Nagusian, Bertako produktuekin egindako Elkarteen arteko XIX. Sukaldaritza Lehiaketa eta Goierriko odolki onenaren XV. dastaketa-lehiaketa.
  • 18:30etan: Plaza Nagusian, Buruhandi eta Erraldoien irteera, trikitilariek eta txarangak lagundurik.

Irailak 9, asteazkena: AZOKA BEREZIA eta IDIAZABAL GAZTA LEHIAKETA

  • Goizeko 09:00etan: Goiz eresia Ordiziako txistularien, Tolosako dultzaineroen eta Zumarragako trikitilarien eskutik.
  • 10:00etan: Joxe Migel Barandiaran plazan,
  • Gazta, ganadu, fruta eta barazkien, lumagorrien eta perretxikoen erakusketa eta lehiaketak (ikus esku programak).
  • Euskal Herriko kalitatezko jaki eta edariak ikusgai: Elikadura osasuntsua, bertakoa eta kalitatezkoa argitalpena banatuko da.
  • Eguerdiko 12:00etan: Joxe Migel Barandiaran plazan, fruta, barazki eta perretxiko lehiaketen sari banaketa.
  • 12:30etan: Garagartza plazan, ganadu eta lumagorri lehiaketen sari banaketa. Segidan, bertsolarien, dultzaineroen eta trikitilarien saioak.
  • 13:00etan: Beti-Alai pilotalekuan, gazta lehiaketaren sari-banaketa.
  • Arratsaldeko 17:30etan: Beti-Alai pilotalekuan, profesionalen arteko eskuzko pilota partidak.
  • 19:30etan: Joxe Migel Barandiaran plazan, Euskal Herri Kirolak - Urrezko Aizkolari Txapeldunaren Liga 2009.

Irailak 11, ostirala:

  • 22:00etan: Plaza Nagusian, “Nahia” dantza taldearen ikuskizuna.

Irailak 12, larunbata:

  • 11:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara: Haurrentzat parkea puzgarriekin Beti-Alai pilotalekuan.
  • Arratsaldeko 19:00etatik aurrera: Euskal dantzen erakustaldia herriko kaskoan Alkarkide (Alkartasunako dantzari ohiak) taldearen eskutik.
  • Arratsaldeko 19:00etatik aurrera: en Plaza Nagusian, SAGARDO FESTA: Sagardoen dastaketa.
  • Gaueko 22:15etan: Barrena Kultur Etxean, Jon Enbeitaren “Gitarra lagun” ikuskizuna

Irailak 13, igandea:

  • Eguerdiko 12:00etan: Barrena Kultur Etxean, Lazkao-Txiki XVIII. Bertsopaper Lehiaketaren sari-banaketa.

Iturria | Ordiziako Iturria

Erlazionatutako sarrerak

Erdi Aroko Azoka Ordizian

Datorren asteburuan, Maiatzaren 9tik 10ra bitartean, Erdi Aroko Azoka egingo da Ordiziako gipuzkoar udalerrian. Azoka honetara hurbiltzen direnek, beira puztearen, hargintzaren, forja-lanaren, larrugintzaren eta ehoziri-lanaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute. Gainera, zeramika, birziklatze eta idazkera tailerrak, antzinako jolasak, zaldi-ferraketa eta arku-tiro erakustaldiak eta etxeko txikienentzako ekintza bereziak ere prestatu dituzte bi egun hauetan zehar.

Artisautzaz aparte, Erdi Arora eramango gaituen antzerki, musika eta dantza emanaldi asko izango dira Ordiziako kaleetan zehar.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Artzain Eguna Ordizian

Datorren asteazkenean, Apirilak 15, Artzai Egunaren 15. edizioa egingo da Ordiziako Gipuzkoar udalerrian. Egun osoan zehar, artzain munduari egingo zaio omenaldi Ordiziako alde zaharretako kaletan eta progagonista nagusiak artzaintza, artzainak eta gaztak izango dira hainbat ekitaldietan.

Gainera, egun honetan Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egingo da eta gazta eta Goierriko produktuak saltzeko saltokiak jarriko dira. Hona hemen Ordiziako Artzain Egunaren egitaraua:

  • 9.00 h.- Ahari eta ardien erakusketa-lehiaketa Garagartza plazan. Eusko Labela duen esne bildotsa burruntzian prestaketa, Karlos Ibarrondok egina, Garagartza Plazan.
  • 11.00 h.- Artaldeak igaroko dira Gune Historikoaren barrena.
  • 11.15 h.- Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala,  D´elikatuz zentroan. Luis Angel Plágaro, Gasteizko “La Cocina de Plágaro” jatetxeko sukaldariak ebakiko du gazta berria. Aldez aurretik Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Farmazia Fakultateko Idiazabal gaztaren talde ikertzailea omenduko da, eta gazta kalitatearen eta erregulartasunaren sariak emango zaizkie Luis Vivente Larrarte gaztandegiari eta Jon Zuazo artzai ekoizleari.
  • 11.30 h.- Gazta egitea, Garagartza plazan.
  • 11.30 h.- Eusko Labela duen burruntzian erretako esne bildotsaren dastatzea, Garagartza plazan, Aspanovas-Gipuzkoa Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearen alde.
  • 12.15 h.- Ile-mozte erakustaldia, GaragartzapPlazan.
  • 13.00 h.- Lehiaketen garaikur-banaketa, garagartza Plazan.
  • 17.00 h.- “Idiazabal Gazta sukaldean” saioa. Iker Markinez, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko arduradunak, Idiazabal gaztarekin presta daitezken hainbat errezeta emango ditu D´Elikatuz zentroan. Goizean asteroko ohiko feria egingo da, gazta-salmentarako eta Goierriko artisautza-produktuen saltokiak jarriko dira eta trikitilariek eta dultzainajoleek alaituko dute herria.

Informazio guztia | Ordiziako Udala

Erlazionatutako sarrerak