
Irailaren 1etik 13ra bitartean, “Los 39 Escalones” antzerki obra izango da ikusgai Bilboko Euskalduna Jauregian. Obra hau, Alfred Hitchcocken klasiko zinematografikoaren antzerki-bertsio barregarri eta ikusgarria daukagu eta Patrick Barlowen egokitzapen dramatikoa da, Jorge de Juan GarcÃak moldatua eta Eduardo Bazok zuzendua.
Lan hau sorpresaz beteta dago, eta ez dio lasaitasun-une bakar bat ere ematen ikusleari, antzezlanak intriga, ekintza eta umorea uztartzen baititu. Eszenatoki gainean Gabino Diego, Diego Molero, Jorge de Juan eta Patricia Conde izango ditugu.
Obra hau ikusteko sarrerak 25 eurotako prezioa izango dute.
Informazio gehiago | Euskalduna.net
Erlazionatutako sarrerak



Atalak:
Etiketak:
