Martxoaren 29rarte, Santander Fundazioaren laguntzarekin, Paul de Vosen erakustaldia izango da Bilboko Arte Eder Museoan. Paul de Vosek (Hulst, 1596-Anberes, 1678) Anberesen ikasi zuen, eta, han, Frans Snydersen dizipulua izan zen, besteak beste. Gero, Rubensekin ere aritu izan zen lankidetzan. Animalien eta natura hilen pinturan espezializatu zen; teknika zehatzez eta kolore aberatsez pintatzen zituen, eta ezaugarri bi horiek Natura hila zerbitzariarekin oparo honetan ere ikus daitezke.
Informazio gehiago | Bilboko Arte Eder Museoa
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
