Atzotik eta Irailaren 6ra arte, Un Dios Salvaje antzerki obra ikusteko aukera izango dugu Bilboko Euskalduna Jauregian. Obra honen zuzendaria Tamzim Townsend da, arrakasta itzeleko lanak zuzendu izan ditu Euskalduna Jauregia, eta aktore lanetan Aitana Sánchez-Gijón, Maribel Verdú, Pere Ponce eta Antonio Molero izango ditugu eszenatoki gainean.
Tragedia sakona da, baina bertan bizi diren egoerak hain muturrekoak eta errealak direnez, barrez lehertzeko moduko komedia ere bada, eta giza harremanen konplexutasunari buruzko mezu sakona helarazten dio ikusleari. Espainiar Estatuan estreinatu zenetik (urriaren 10ean), emanaldi guztiak publikoz bete-beteta egon dira.
Informazio guztia | Euskalduna.net
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
