
Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak, Euskal Herriko Pintxo Txapelketa antolatuko du urtearen azken partean. Aurten txapelketaren laugarren edizioa ospatuko da eta sailkapen fasea Urriaren 5etik 9ra izango da. Finala ordea, Azaroaren 23tik 25era egingo da Donostiako Kursaal Jauregian.
Euskal Herriko IV. Pintxo Txapelketan parte hartzen dutenek honako sariak irabazteko aukera izango dute:
- Finalista bakoitzarentzat diploma egiaztagiria.
- Txapelduna. txapela, trofeoa eta 3.000,00 €
- Txapeldunordea. trofeoa eta 2.000,00 €
- Hirugarrena. trofeoa eta 1.000,00 €
- Kalitatea fundazioa saria
- Azti Berrikuntza Saria
- Nazioarteko Donostia-Gastronomika Sukaldaritza biltzarrean dohainik parte hartzea
- Etxe babesleen produktu sorta
- Parte hartzaile bakoitzarentzat Txapelketako sukaldari, taberna eta pinto guztiak azaltzen dituen liburu bat.
Euskal Herriko IV. Pintxo Txapelketan izena emateko epea 2009ko irailaren 30eko 12:00 arte izango da.
Informazio guzia | Euskal Herriko Pintxo Txapelketa
Erlazionatutako sarrerak

Gaur, ekainak 15, Gipuzkoako Pintxo Txapelketaren 11. edizioa egingo da Donostiako Kursaal Bankete Aretoan. Aurtengo txapelketan, 24 taberna hartuko dute parte eta gehienak Donostiakoak badira ere, Errenteriako, Tolosako, Irungo eta Hondarribiko jatetxeak ere arituko dira norgehiagokan. Pintxo txapelketan bost sari nagusi banatuko dira:
- Urrezko platerra.
- Zilarrezko platerra.
- Brontzezko platerra.
- Originaltasunaren saria.
- Eusko Label saria
Bost irabazleek zuzenean parte hartu ahalko dute Valladoliden egingo den Espainiako Pintxo Txapelketan. Miniaturazko gastronomia txapelketa arratsaldeko 17:00etatik aurrera egingo da eta pintxo bakoitzak 2,20 eurotako prezioa izango du gehienez.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Atzo Arabako Pintxo Txapelketaren inguruko zenbait xehetasun azaldu genituen eta gaur berriz, Bizkaiko hiriburuaren txapelketarekin sartuko gara. Aurten, Bilboko Pintxo Txapelketaren zazpigarren edizioa egingo da eta honetan parte hartzeko epea zabali da.
Txapelketan parte hartzeko epea Apirilaren 22ra arte zabalik egongo da eta pintxo onenaren lehia Maiatzaren lehenengo ostiralean hasiko da, Maiatzak 1, Ekainaren 13ra arte. Final handiaren eguna ez da oraindik erabaki, baina Ekainaren 22tik 25ra bitartean egingo da. Azkenik, txapelketan parte hartzeko baldintza guztiak lehiaketaren blogan aurkitu ditzakezue.
Informazio guztia | depintxos.net
Erlazionatutako sarrerak
Apirilak 3tik 20ra, Arabako Pintxo Txapelketa egingo da Araban zehar banaturiko 72 establezimendutan. Arabako Pintxo Txapelketaren 7 edizio honetan ospe handia duten sukaldariek parte hartuko dute, Ferran Adria edo Juan Mari Arzak adibidez, eta final handia Europa Jauregian izango da Apirilak 20an.
Nahiz eta txapelketan parte hartuko duten taberna gehienak Gasteizen egon, Arabako beste sei udalerri egongo dira lehia honetan sartuta:
- Gasteiz
- Murgia
- Uribarri Ganboa
- Elorriaga
- Oto Goien
- Kexaa
- Guardia
Establezimendu bakoitzak bi pintxo aurkeztuko ditu, oso prezio merkean: pintxo baten prezioa 2 eurokoa izango da, eta bi pintxoren truke, aldiz, 3,80 euro ordaindu beharko dute mahaikideek.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak