Bihar, uztailak 4, Piperraren Eguna ospatuko da Gernikako bizkaitar udalerrian. Gernikako azoka berezi honetan, izenak berak dioenez, Kalitateko Eusko Labela duen Gernikako Piperra sustatzea izango du helburu nagusitzat.
Gastronomiari eskeinitako egun honetan, piperrekin egindako pintxoak dasta ditzakete bisitariek, Bizkaiko Txakolinaz eta Arabako Errioxako ardoaz lagunduta. Honetaz gainera, inguruetako baserritarrek fruta eta barazki anitz jarriko dituzte Merkatu plazara bertaratzen direnentzat eta artisauek ere euren eskulanak erakutsiko dituzte.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
