Musika kontzertuak aparte, Bilborock aretoak antzerkia, poesia, magia edo ipuin kontaketak ditu bere eskaintza kulturalaren barruan. Hau da abenduraren programazioa Bilborock aretoan:
Astelehena 1:
- Olerki Errezitaldia.
- Asociacion Artística Bilbaina
- Ordua: 20:00
Asteazkena 3:
- Antzerkia - UPV/EHU. Campus Bizkaia
- KAP PRODUKZ: “Txatarreria“
- Ordua: 20:00
Osteguna 11:
- XV EMAKUMEAK KONTARI
- Ordua: 19:30
Igandea 14:
- Helduentzako ipuinak:
- A la luz de las velas: “Mi familia y otros animales”
- Ordua: 20:00
Asteazkena 17:
- Antzerkia: UPV/EHU. Campus Bizkaia
- Unipress: “El Txoko de la comedia 2.008. VII Edición“
- Ordua: 20:00
Ostirala 26:
- Helduentzako poesia.
- A la luz de las velas: Anabel y Joaquín: “Poesía roja”
- Ordua: 20:00
Larunbata 27:
- Magia.
- MAGO OLIVER
- Ordua: 16:30 / 20:00
Igandea 28:
- Magia.
- MAGO OLIVER
- Ordua: 12:00 / 17:30
Erlazionatutako sarrerak

Patti Smith kantari, poeta eta artista plastikoak poesia errezitaldia eskainiko du Gasteizko ARTIUMen abenduaren 6an, larunbata, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan Written Portrait erakusketaren aurkezpena dela eta.
Smithek euskal musikari batek gitarra jo bitartean errezitatu eta kantatuko ditu bere testuak eta gogokoen dituen poetenak ARTIUMek erakusketaren inguruan antolatu duen programa zabalaren ekitaldi nagusia izango den horretan. Steven Sebringek, aurtengo Sundanceko jaialdian sariatua izan den Patti Smithi buruzko Dream of Life dokumentalaren zuzendaria, filmaren proiekzioa aurkeztuko du artistarekin, eta Ricardo Aguilera, Rictus, musikako kazetariak eta Ángela Serna poetak haren musika eta poesiagintzari buruzko hitzaldi bana emango dute.
Erakusketa Artiumeko Iparra aretoan egongo da abenduaren 5etik otsailaren 22ra.
Informazio gehiago | Artium
Erlazionatutako sarrerak